For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Kuxin-laba.

Kuxin-laba

Hawaiiko kanpoaldean itsasoan berriki egindako kuxin-laba
Kuxin-laba baten profila Oamarun, Zeelanda Berrian

Kuxin-laba edo pillow-laba arroka mota bat da, kuxin edo zaku gisa sortzen dena, laba ozeano, laku sakon edo glaziar baten barruan urez betetako barrunbe baten hondora ateratzen denean.[1] Kuxin-labak normalean basaltoz osatuta daude, baina komatita, pikrita, boninita, andesita, andesita basaltiko eta baita dazitazko "kuxinak" ere ezagutzen dira.[2][3][4] Oro har, konposizioak kuxinen tamainari eragiten dio, labaren biskositatea aldatzen baitu.

Fenomeno hau gertatzen da tarteko labak edo mafikoak uretan estrusionatzen direnean; adibidez, dortsal ozeaniko batean, non sumendi-kate bat baitagoen ozeanora laba botaz. Kanpora ateratzen den laba lurrazal kontinental berri bihurtzen da. Lurrazal ozeaniko berria etengabe sortzen denez, geruza berriak sortzen dira dortsalaren erdigunetik, eta ganbera magmatikoaren gainean dauden dikeak elikatzen dituzte. Pillow-labak eta dike-forma konplexuak ofiolita sekuentzia klasikoaren parte dira. Sekuentzia hori azal ozeanikoaren zati bat lurrazal kontinentalaren gainean obduzitu denean ikus daiteke.

Lurrean ditugun sumendien hondar zaharrenetan (Isuako gerriko suprakortikala eta Barbertongo gerrikoa) "labazko kuxinak" egoteak Arkearren Lurraren azalean ur-gorputz handiak zeudela berresten du. Oro har, kuxin-labak urpeko bulkanismoa berresteko erabiltzen dira, gerriko metamorfikoetan.

Kuxin-labak sumendi subglaziarrekin ere lot daitezke erupzio baten lehen etapetan.[5][6] Euskal Herrian ikus daitezke kuxin-labak, Maltzaga eta Soraluze inguruetan, adibidez.[7]

Pillow-labak magma azalera iristen denean sortzen dira, baina labaren eta uraren arteko tenperatura-diferentzia handia dela eta, labaren mihia oso azkar hozten da, eta azala sortzen dute inguruan. Mihiak hazten eta laba gehiagoz puzten jarraitzen du, lobulu bat osatuz, magmaren presioa nahikoa bihurtzen den arte azala hausteko eta beste lobulu bat sortzen hasteko. Prozesuak lobulu formako irudi batzuk sortzen ditu. Azala barrualdea baino askoz azkarrago hozten da, eta hortik dator oso ale fina, kristal-testura duena. Barruko magma askoz mantsoago hozten da, eta horrek handitu egiten du pikorren tamaina barrurantz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Kuxin-laba
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?