For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Karabela portuges.

Karabela portuges

Karabela portuges
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaCnidaria
KlaseaHydrozoa
OrdenaSiphonophorae
FamiliaPhysaliidae
GeneroaPhysalia
Espeziea Physalia physalis
Linnaeus, 1758

Karabela portugesa[1][2] edo fisalia[3] (Physalia physalis) Physaliidae familiako hidrozoo sifonoforoa da. Planeta osoko itsaso irekietako ur epel guztietan bizi da, batez ere Ozeano Bareko eta Indiako ozeanoko ur tropikal eta azpitropikaletan eta baita Ozeano Atlantikoko Golkoko itsaslasterrean ere. Bere ziztada arriskutsu eta mingarria da oso[4]

Marmoka irudi arren, hidroidez betetako polipo-kolonia bat da[5], non bakoitzak bere betebeharrak dituen: neumatoforoa (ur gainean dagoen zatia), gastrozoideak (digestioa egiten dutenak), daktilozoideak (harrapakinak bilatzen eta ehizatzen dituztenak) eta gonozoideak (ugalketaz arduratzen direnak)[6].

Ugaltzeko, koloniaren polipo batzuk banatu eta beste kolonia bat sortzen dute, beraz, ugalketa asexuala dute[7].

Bere gorputzaren %90a ura da. Karabela portugesak ez du begirik ezta hezurrik edo uzkirik ere, izan ere, ahoaren bidez iraizten du. 15 eta 30 cm artean dituen bela lirdingatsu erabiliz[8] eta haizeak, mareak eta itsaslasterrak aprobetxatuz munduko ozeanoak zeharkatzen ditu, 50 metroko luzera ere izan daitezkeen[9], nahiz eta normalean 10 metrokoak izan[10] bere garroei esker harrapakinak ehizatuz.

Garro hauek knidozito deituriko guruin erresumingarriak dituzte, arrain handi bat gelditu dezaketenak eta gizakiei erasan lekizkiekeenak. Guruin hauek, moduzko estimulu bati esker, erabilera bakarra duen eta nematozisto deituriko kiribil itxura duen filamentu hutsa askatzen dute[11]: bentosak, harrapakin inguruan biribilkatzen diren tentakuluen luzakinak edo harrapakina gelditzen duen toxina proteinikoa xiringatzen duten arantzak. Behin harrapatuta, harrapakinak ahoan sartzen ditu eta barrunbe gastrobaskularrean digestioa hasten da.

Gizakientzat bere pozoia oso arriskutsua da, min handia sortzeaz gain ondorio neurotoxiko, zitotoxiko eta kardiotoxikoak ere dituena[8].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Karabela portugesak agertu dira Donostiako badian[Betiko hautsitako esteka] Berria.com webgunean
  2. Karabela portugesa[Betiko hautsitako esteka] Euskalnatura.net webgunean
  3. Euskalterm hiztegian
  4. Instituto Oceanográfico de Murcia. Physalia physalis. .
  5. Beraza, Izaskun. (2008-08-06). «Belaontzi distiratsuaren ziztada» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  6. Marine Invertebrates of Bermuda
  7. Martou, François. La physalie. in: L'univers fascinant des animaux. Quebec Amerique Litterature ISBN 2-908306-07-7..
  8. a b Physalia physalis. .
  9. Portuguese Man-Of-War Key Biscayne, Florida
  10. Portuguese Man-of-War. National Geographic.
  11. Aire, Xan. (2008-09-03). «Armada bat, oporrak xahutzeko prest» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Karabela portuges
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?