For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Juan de Herrera.

Juan de Herrera

Juan de Herrera

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan de Herrera de Maliaño
JaiotzaRoiz (en) Itzuli, 1530
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1597ko urtarrilaren 15a (66/67 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta matematikaria
Lan nabarmenak
El Escorial jauregi-monasterioa (Madrilgo Erkidegoa)
Juan Bautista de Toledo marraztua eta Herrerak eraikia
Aranjuezko errege jauregia

Juan de Herrera (Movellán, Valdáliga, Kantabria, 1530Madril, 1597ko urtarrilaren 15a) arkitekto, geometra eta matematikaria izan zen, Espainian arkitektura pizkundetarra berritu zuena. Berezko estiloa garatu zuen, gerora Herrerar deitua, Filipe II.aren eta Espainiar Inperioko arkitekturaren ezaugarri izan zena urte askotan. Serlio eta Vignolaren jarraitzaile eta Espainiako Errenazimentuko arkitektorik behinena da Juan de Herrera. Haren izena daraman estiloaren ezaugarriak, apaindurarik eza, horma sendoak, lerro geometrikoen eta gainazal lauen nagusitasuna dira.

Valladoliden ikasi eta oso gazterik joan zen Italia, Alemania eta Flandriara (1548). Gero Karlos V.a Espainiakoaren armadarekin berriro izan zen Flandesen (1553). Karlos V.a hil zenean, Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzura jarri zen. 1563an Juan Bautista de Toledoren zuzendaritzapean egiten ari ziren El Escorial monasterioan hasi zen lanean. Toledo hil zenean, erregeak obren buru ezarri zuen Herrera (1567-1584), eta berak egin zituen monasterioko aurrealde nagusia eta eliza. Erregearen arkitekto izendatu zutenean, erregetzaren eraikuntza guztien ikuskari bihurtu zen. Herreraren planoen arabera eginak dira, besteak beste, Toledoko alkazarreko hegoaldeko aurrealdea, Sevillako lonja eta Aranjuezko jauregiaren berrikuntza. Herreraren obra nagusia, ordea, Valladolideko katedrala izatekoa zen. Rodrigo Gil, hasierako arkitektoa, hil zelarik, proiektua erabat berritu zuen. 1589an eman zitzaion hasiera obra eskergari (XIX. mendean bukatu zen, hasierako proiektua aldatu eta murrizturik). Madrilgo hirigintzaren berrikuntzan ere esku hartu zuen Herrerak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan de Herrera Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Juan de Herrera
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?