For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Jimmy Hoffa.

Jimmy Hoffa

Jimmy Hoffa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Riddle Hoffa
JaiotzaBrazil1913ko otsailaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaIndiana
Detroit
Orion Township (en) Itzuli
HeriotzaBloomfield Hills, 1975 (61/62 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksindikalista, idazlea, aktibista eta labor leader (en) Itzuli
KidetzaInternational Brotherhood of Teamsters (en) Itzuli

IMDB: nm0388735 Find a Grave: 2573 Edit the value on Wikidata

James Riddle Jimmy Hoffa (1913ko otsailaren 14a, Brazil, Indiana1975eko uztailaren 30ean desagertua, Bloomfield, Michigan) estatubatuar sindikalista bat izan zen. 1932 eta 1975 bitartean International Brotherhood of Teamsters estatubatuar garraio sindikatu boteretsuaren antolatzailea izan zen.

1929. urtean Hoffa kamioi zamalari gisa lanean hasi zen, Depresio Handia hasteko zorian zegoenean, hala zebilela negozio hartako nagusien gehiegikeriei aurre egiten saiatu zen. 1931an, 18 urte zituela, sindikatuburu bilakatu eta 1933an Ameriketako Estatu Batutako kamioilarien aldeko erregulazio legal bat lortu zuen, hasiera batean Mendebalde Erdialderako izan zen, 1940ean herrialde osoan ezarri zelarik. Honela, karismadun sindikatuburua bilakatu zen.

Halere, 1950ean Hoffari bere sindikatuarekin negoziatzeari uko egiten zioten nagusi txikiak mehatxatzeko mafiako kideak erabili zituela leporatu zioten, trukean Hoffak mafiaren diru iturri ilegalak bere sindikatu sarearen bidez garbituko lituzke.

Azkenik Hoffa berak mafiako hainbat buruzagiekin zituen loturak ikertzen ari zen epaimahai bat erosi nahi izateagatik kondenatu zuten. Ondorioz, 7 urteko espetxera zigortu zuten. Halere, 1971ko abenduaren 23an Richard Nixon presidenteak Hoffaren ezpetze zigorra ezeztatu eta Hoffak gutxienez hamar urtez garraio sindikatuetan parte ez hartzeko baldintzarengatik ordezkatu zuen.

Hoffak azken erabaki horren aurkako helegitea aurkeztea prestatzen ari zen, baina 1975eko uztailaren 30eko 14:45etan Michigan estatuko Detroit hiriko Bloomfield Township aldirian dagoen Machus Red Fox jatetxeko aparkalekuan desagertu zen. Han Anthony "Tony Jack" Giacalone (Detroit) eta Anthony "Tony Pro" Provenzano (New York) mafiako buruzagiekin hitzordua izana zuen. Hura izan zen Jimmy Hoffa bizirik ikusi zuten azken eguna, ordudanik ez da inoiz bere arrastorik izan, ez eta inon bere gorpurik topatu ahal izan.

Hiri kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken gertakari honek estatubatuar kultura herrikoian nolabaiteko aztarna bat utzi izan du. Ameriketako Estatu Batuetan nahiko hedatuta dagoen hiri kondaira baten arabera, mafiako kideek Hoffa hil ondoren bere gorpua Giants Stadium beisbol zelaiaren zementuzko zutabe baten azpira bota eta desagertarazi omen zuten.

Literatura eta zinema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza eta desagerpena liburu eta film askoren gaia izan dira, nabarmenki 1992an Jack Nicholsonek eta Danny De Vitok, hurrenez hurren, antzeztu eta zuzendu zuten Hoffa filma,[1] eta 2019an Martin Scorsesek zuzendu zuen The Irishman filma.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jimmy Hoffa Aldatu lotura Wikidatan
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Jimmy Hoffa
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?