For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Jean Phocas.

Jean Phocas

Jean Phocas
Bizitza
JaiotzaHendaia, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, disko-ekoizlea eta soinu-ingeniaria

IMDB: nm1968813 Musicbrainz: b945be2d-5bab-4b47-9511-1cacf21f8b65 Discogs: 1004626 Allmusic: mn0001245178 Edit the value on Wikidata

Jean Phocas (Hendaia, Lapurdi, 1947) musikari, ekoizle eta soinu teknikari lapurtarra da. Baxua jo zuen Errobi taldean, baina betidanik erosoago sentitu da soinu mahaiaren atzealdean agertokietan baino. 1975ean hasi zen diskoak grabatzen, berak eta Errobiko lagunek Donibane Lohizunen sortutako Bacchanales estudioan; Xoxoa diskoetxean egin zuen lan gero, eta 1980ko hamarkadaren hasieratik gaur egun arte Elkar estudioko soinu teknikaria izan da. Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Itoiz, Oskorri eta beste hainbaten ehunka disko grabatu ditu Phocasek.

Hendaiako Saint Marie eskolan egin zituen ikasketak Jean Phocasek. Hamar urte zituela, Musika Eskolan sartu zen tronpeta ikastera, eta hamalau urterekin, musika modernoko talde bat osatu zuen anaiarekin eta beste zenbait lagunekin. The Beatles, The Shadows, The Rolling Stones eta abarren kantuak jotzen zituzten. Oinarrizko ikasketak amaituta, Lanbide Eskolara sartu zen haginlaritza mekanikoa ikastera, aitaren lanbidea jarraitze aldera, eta harekin aritu zen lanean. Baina, ordurako, musikaren harra barruraino sartuta zeukan Phocasek.

Miarritzeko kasinoan dantzaldiak eskaintzen zituen orkestran hasi zuen Jean Phocasek musikari ibilbidea, balsak, tangoak eta jazz piezak joz. Pierre Bergoree izeneko salsa taldean aritu zen hurrengo, eta harekin Frantziako hiri nagusietan aritzeko parada izan zuen. Paris, Niza, Marseilla eta Saint-Tropez bisitatu zituen, besteak beste. Geroago, Bacchanales plaza taldea osatu zuen, Mixel Ducau, Beñat Amorena eta Robert Suhasekin. Anje Duhalderekin batera, laurak Errobi taldean arituko ziren geroago.

Ordurako Phocasek argi zuen musika jotzea baino askoz gehiago gustatzen zitzaiola musika grabatzea. Bacchanaleseko lagunen artean izen bereko estudio txiki bat apailatu zuten Donibane Lohizunen, oso baliabide urriekin. Han grabatu ziren, besteak beste, Anje Duhalderen lehen singlea, Goizeko, 1974an, Errobiren lehen diskoa, 1975ean, eta Itoizen lehenengoa, 1978an. «Errobiren diskoa bi pistako mahai batekin grabatu genuen. Itoiz etorri zenerako bagenuen 8 pistako Tascam magnetofoia eta mahai analogiko bat, grabe eta agudo banarekin. Erreberberaziorik ez genuen, eta guk geuk asmatu behar izan genuen geurea, metal xafla bat baxuaren hari batetik zintzilikatuta eta mikrofono bati itsatsita».

Errobiren Gure lekukotasuna (Elkar, 1978) eta Txomin Artolaren Belar hostoak diskoetan (Xoxoa, 1978) baxua jo bazuen ere, instrumentista lana bazter uztea erabaki zuen Phocasek, eta soinu teknikari gisa hasi zuen bide profesionala. 1980an, Xoxoa diskoetxearen Galdakaoko estudioan hasi zen lanean, Jaime Iarrituk deituta. Xoxoaren etorkizuna kolokan jarri zuten arazo ekonomikoak agertu zirenean, Elkar diskoetxeak zabaldutako estudioan lan egiteko eskaintza jaso zuen, 1982-83an. Geroztik, Elkarreko estudioan jardun du lanean, Lasarte-Oriako nahiz Donostiako estudioetan, eta Euskal Herriko artista esanguratsuenetako askoren diskoak grabatu ditu: Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Oskorri, Amaia Zubiria, Ruper Ordorika, Hertzainak, Kortatu...

{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Jean Phocas
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?