For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Anglo-irlandar Ituna.

Anglo-irlandar Ituna

Ituna izenpetua

Anglo-irlandar Ituna (gaelikoz An Conradh Angla-Éireannach, ingelesez Anglo-Irish Treaty) Erresuma Batuko eta de facto Irlandako Errepublika gidatzen zuen gobernuaren artean Londresen 1921eko abenduaren 6an izenpetutako ituna izan zen, Irlandar Independentzia Gerra amaitu zuena. Itun haren ondorioz, Irlandako 26 konderrik Irlandako Estatu Askea osatu zuten, Britainia Handiko inperioaren azpian baina barne politika autonomoarekin. Ipar Irlandako sei konderriek Britainia Handiaren menpe jarraitu zuten.

Britainia Handiaren aldetik David Lloyd George lehen ministroak izenpetu zuen eta irlandarren partetik Arthur Griffith eta Michael Collinsek gidatutako ordezkaritzak. Indarrean sartzeko Dail Eireann Irlandako parlamentuak, Britainia Handiko Komunen Ganberak eta Irlandako Komunen Ganberak onartu behar zuten. Dail Eireannen zatiketa argia gertatu zen; Eamon de Valerak gidatuta, sektore batek uko egin zion ituna berresteari eta parlamentua utzi zuten. Gertakari honek Irlandako Gerra Zibila sortu zuen itunaren aldekoen eta aurkakoen artean.

Daileko tramitea pasatzeko, hauteskunde berriak egin ziren. Itunaren aldekoek irabazi zuten, aurkakoak uko egin zioten eserlekuak hartzeari eta ituna indarrean sartu zen 1922ko abenduaren 6an.

Itunaren edukia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bakegileak: George Gavan Duffy, Erskine Childers, Robert Barton eta Arthur Griffith.

Hauek dira Anglo-irlandar Itunaren oinarrizko edukiak:

  • Britainia Handiko indar armatuak Irlanda gehienetik alde egin behar dute.
  • Irlandako zatirik handiena dominium bihurtuko da inperio britainiarraren baitan, Australia, Kanada, Zeelanda Berria eta Hegoafrikako Batasuna bezala.
  • Dominium guztietan bezala, Erresuma Batuko erregea estatuburua izango da eta Gobernadore Orokorrak ordezkatuko du.
  • Irlandako legebiltzar (Dail) berriko kideek Estatu Askeari zin egin beharko diote. Horrek bere baitan dakar erregea aitortzea ere.
  • Muga batzordeak Irlandako Estatu Askearen eta Ipar Irlandaren arteko muga zehaztuko du.
  • Britainia Handiak Irlandako zenbait portu zaintzeko eskubidea du, segurtasun arrazoiengatik.
  • Irlandako Estatu Askeak inperio britainiarra mantentzeko gastuetan parte hartu behar du.
  • Ituna Irlandako edozein legeren gainetik egongo da, baita 1922ko konstituzioaren gainetik ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Anglo-irlandar Ituna
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?