Irudi geometriko
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e4/Shape_Area.svg/220px-Shape_Area.svg.png)
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/38/Basic_shapes.svg/220px-Basic_shapes.svg.png)
Geometrian, irudi geometrikoa, geometria irudia, forma geometrikoa edo figura geometrikoa puntuen edozein multzoa da. Irudien tamaina, forma eta posizio erlatibo eta espazioaren propietatez arduratzen den matematikaren atala geometria da
Irudi geometrikoen adibide batzuk hauek dira: puntua, zuzena, angelua, triangelua, Karratua, zirkulua eta kuboa.
Oinarrizko irudi geometrikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudi geometriko oinarrizkoenak puntua, zuzena eta planoa dira. Haien osagaien eraldatzeak eta lekualdatzeak zenbait lerro, gainazal eta bolumen sortzen dute, matematikan aztertzeko gaiak direnak: geometria, topologia, eta abar.
- Adimentsionala (Dimentsiorik ez duena)
- Dimentsiobakarrak (linealak)
- Bi dimentsiokoak (gainazalekoak)
Gainazalak mugatzen dituzte (irudi geometrikoak esanahi hertsian):
- Poligonoa
- Ebakidura konikoa
Gainazalak marratzen dituzte:
- Biraketa-gainazala
- Gainazal erregelatua
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/55/8-cell-simple.gif/230px-8-cell-simple.gif)
- Hiru dimentsiokoak (bolumetrikoak)
Bolumenak mugatzen dituzte (gorputz geometrikoak):
Bolumenak marratzen dituzte:
- N-dimentsionalak (n dimentsio)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irudi geometrikoen ekuazioak
- Geometria
- Leku geometrikoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.