For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Irene Ibaibarriaga.

Irene Ibaibarriaga

Irene Ibaibarriaga
Bizitza
JaiotzaErmua1918ko otsailaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2014ko abuztuaren 12a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Irene Ibaibarriaga Ormaetxea (Ermua, Bizkaia, 1918ko otsailaren 9a - 2014ko abuztuaren 12a) euskal erraketista profesionala izan zen.[1][2]

Lehen urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasoi hartan Euskal Herrian erraketista asko sortu ziren, pilotarako zaletasun handia baitzegoen. Eta horietako asko Eibarko frontoietan ikasitakoak ziren. Irene Ibaibarriagak Eibarko Txantxa-zelai frontoian ikasi zuen erraketan. Eibar beste herri batzuk baino irekiagoa zen, ez hain katolikoa; sozialistak eta errepublikanoak ziren nagusi. Emakumeek askatasun gehiago zuten, nahiz eta, batzuek begi onez ikusi ez kirol hau. Mugimendu handiko frontoia zeukan. Hiru pilota eskola sortu zituzten, eta pilotarien harrobia bihurtu zen Eibar.[3]

Erraketistak

Erraketista ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrobi hartako Ireneri laster etorri zitzaion jokatzen hasteko eskaintza. 15 urte zituela, Madrilera joan zen pilotan.[4] Han zebilen bere ahizpa Poli profesional gisa jokatzen. Heldu eta laster egin zuen Irenek debuta. Espainiako Gerra Zibila hasi baino lehen, Madrilgo Chiqui-jai eta Madrid frontoian jardun zuen. Ameriketara jokatzera joateko eskaintzak ere jaso zituen, baina ez zituen onartu. Gerra garaiko egoera zaila kontuan izanik, Valentzian jokatu zuen, ondoren Bartzelonan. Irenek bere ahizparekin osatzen zuen bikotea. Ahizparen heriotza baina, errebeskada izugarria izan zen. Halere, Irenek jokatzen jarraitu zuen, Madrid frontoian, eta udara batzuetan, Donostiako Gros auzoan zegoen frontoira ere etortzen zen jokatzera.

Erraketari agur

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripua izan zuen frontoian. Belarrian pilotakada bat jaso eta erraketari agur esan behar izan zion.[5]

  • 2003ko abenduaren 26an Ermuan ospatutako IV. Pilota Egunean omendua izan zen herriko beste erraketistekin batera. Oroigarri bat eman zitzaion, zera zioena: “IRENE IBAIBARRIAGA, jaso ezazu Ermuar danon esker ona, raketista munduan egin duzun ibilbide luze eta emankorragaitik”.
  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakume Pilotari Egunean omendu zuten, zenbait erraketistarekin batera.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Eskelak» Gara 2014ko abuztuaren 13a (Noiz kontsultatua: 2018ko azaroaren 12an).
  2. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  3. «Azken erraketistak, mende hasierako kirolari profesionalak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  4. «Bartzelonan hil zen pilotari ermuarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  5. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/irene-ibaibarriaga >
  6. (Gaztelaniaz) VII. Emakumea Pilotari Eguna – Pelota Vasca. (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Irene Ibaibarriaga
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?