For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Ibarrako piperra.

Ibarrako piperra

Ibarrako piper ozpinetakoak.
Piperrak salgai.

Ibarrako piperrak (izen komertziala Ibarrako piparrak) Euskal Herria ekoitzitako pipermin ekotipoa da, izenak dioen bezala, batez ere Gipuzkoako Ibarra herrikoa eta inguruetakoa. Hala ere, Ibarrako piparrak eusko labela izateko, ez dute Ibarrakoak edo inguruetakoak izan beharrik, EAEko Kantauri isurialdean ekoitziak eta erkidegoan ontziratuak izan daitezkeelako.[1]

Bertakoek sarritan Ibarrako langostinoak izenez deitu ohi dituzte.

Piper espezie guztiek bezala, jatorria Ameriketan dute.

Ibarran, XX. mende hasieran baratzaren iskin batean, perrexil moduan, gorritu arte uzten zen piperra. Ondoren, garrafoietan sartzen hasi ziren, eta oso aspaldikoa da San Bartolome egunean herriko tabernetan dastatzeko ohitura ere. Ondoren etorri ziren langostino hitza, Eusko Labelean sartzea eta herriko motor kulturala bilakatzea[2].

Piper soro eta berotegiak Ibarrako elizaren ondoan

Azken hamarkadetan, bultzada berrituarekin eta ontziratzaileek produktua hautatu eta ontziratzeko duten jakintzarekin, produktuaren ospea handitzen joan da. Aldi berean, Ibarrako piperra izendapenak berak produktuaren ikusgarritasuna handitu du, piper hori prestatzeko ekoizle eta ontziratzaile garrantzitsuak aurkitu izan dituen herria izenean oinarritzen dena. 1997ko urrian, Kalitatea Fundazioak Elikagaien Kalitatearen Eusko Labela eman zien ozpinetan ontziratutako piperrei, betiere Fundazioak idatzitako araudian zehaztutako kalitate-parametroak betetzen badituzte. Ibarrako piperra Kalitatearen Euskal Labelaren helburua da kontsumitzaileari modu fidagarrian eta ondo identifikatuta helaraztea EAEn ekoitzi eta ontziratutako piperra, araudi bereizi batean zehaztutako kalitate-maila zorrotzera iristen dena.

Piperrak gorritu ondoren, hain ohikoa ez dena

Ibarrako piperra izena, baldintza geografiko eta klimatiko egokienak betetzen dituzten eremuetan dauden euskal baserrietan ekoitzitako piperra da. Hauek dira, batez ere, altitude txikia (450 metrotik beherakoa), tenperatura leunak, hezetasun maila eta plubiometria handia (urteko 1000 eta 1500 mm artean).

Landaketa apirila eta maiatza bitartean egiten da. Uztail amaieratik urriaren amaierara edo azaroaren erdialdera arte biltzen da. Piperra bi egunetik behin biltzen da hilabete eguzkitsuetan eta 15 egunetik behin euri garaietan.

5–12 cm luze dira eta txorten luze eta estua dute. Azal fina eta ia batere mina ez den mami samurra du, kolore berde-horixkakoa.

Sukaldaritzan oso aintzat hartuak dira, aperitibo gisa edo beste plateren osagarri. Garraztasun eta gatz kopuru gutxiko ardo zuriaren ozpinetan ontziratzen dira, edo oliotan frijitu.

  • Sarrera gisa, plater batean gatz pittin batekin eta oliba olio zorrotadatxo batekin.
  • Gilda pintxo gisa, antxoa eta olibarekin (zotz batean).
  • Pipermin freskoa oliba oliotan frijitua eta gatz pittin batekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Ibarrako piperra
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?