For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Honoré Daumier.

Honoré Daumier

Honoré Daumier

Bizitza
JaiotzaMarseilla1808ko otsailaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaValmondois1879ko otsailaren 10a (70 urte)
Hobiratze lekuaValmondois
Père Lachaise hilerria
Grave of Honoré Daumier (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Alexandrine Dassy (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria, karikaturagilea, eskultorea, litografoa, Irarlea, ilustratzailea, artista grafikoa eta artista bisuala
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Le Charivari (en) Itzuli
La Silhouette (en) Itzuli
La Caricature (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Daumier, Honore eta Daumier, Honore Victorin
Genero artistikoaKarikatura
figure (en) Itzuli

Musicbrainz: b4357c0a-4aae-4e0e-8597-29e282e2c288 Find a Grave: 5762 Edit the value on Wikidata

Honoré Daumier (Marseilla, Frantzia, 1808ko otsailaren 26a - Valmondois, Frantzia, 1879ko otsailaren 10a) marrazkigile, litografo eta margolari frantsesa izan zen. Gizadiaren ikertzaile bikaina izan zen. XIX. mendeko frantses politikariak eta gizartea kritikatu zuten irudi satiriko eta kartoiengatik da batez ere ezaguna. Haren margolanak, azkenaldikoak, inpresionismoaren teknikak arte modernoan txertatzeko lagungarri izan ziren.

1816an Parisa aldatu zen bere familiarekin, eta zuzenbidearen alorrean aritu zen hasieran lanean. Ondoren margolaritza ikasi zuen Alexandre Lenoirrekin, eta haren eraginez ezagutu eta miretsi zituen Rubens eta Tiziano ("Ninfak satiroengandik ihesi"; 1849-1850, Montrealgo Arte Ederretako Museoa). Hasieran litografiako lanak egin zituen batez ere, eta oso margolari oparoa izan zen alor honetan (3.000 litografiatik gora eta 1.000 grabatu, 1872 bitartean). Monarkiaren kontrako karikaturak egin zituen La Caricature aldizkarian, eta horren ondorioz kritika gogorrak eta are zigorrak jaso zituen 1831tik aurrera. 1832an, besteak beste, Luis Filiperi eginiko Gargantua (1832) irrimarraren ondorioz sei hilabete eman behar izan zituen espetxean, eta 1834an, Daumierrek bere salaketa garratzenak argitara eraman zituen urtean alegia (Rue Transnonain, "Inprimatzeko askatasuna", etab.), La Caricature aldizkaria itxi zuten (Le Charivari aldizkaria osatu zuten geroago).

Gargantua (1832).

1836-1838 bitartean ohituren satira adierazten zuen litografia-sail bat egin zuen, bere Robert Macaire iruzurgilea zutela protagonista. Ondoren satira politikoak egiten hasi zen berriro, errepublika ezarri zenean. Errepublikaren akatsen irudi gisa sortu zuen, hain zuzen ere, bere pertsonaia nagusietako bat, Ratapoil eskulturakoa (1850). Eskultura haren aurretik, 1832an, igeltsuzko busto sail garrantzitsu bat egin zuen, eta giza fisionomiaren ikertzaile bikaina zela erakusteaz gainera, medio desberdinetan, eskulturan eta litografian kasu honetan, oreka estetikoa mantentzeko gai zela utzi zuen agerian. Litografia aipagarrienak, lehen aipatutakoez gainera, "Abokatua irakurtzera" (1845- 1846), Le Wagon de troisième classe (1864, "Hirugarren mailako bagoia") dira.

Aurretik ere zenbait koadro egin zituen arren, 1860 inguruan aritu zen batez ere margolaritzan. Litografietan eta eskulturan ez bezala, ez zuen hainbeste landu karikatura eta satira, eta garai modernoetako irudiak eta pertsonaiak irudikatu zituen, kutsu barnekoiagoz halere. Koadro aipagarriak ditu batez ere, La Blanchisseuse (1863, "Garbitzailea", Louvre, Paris). Inpresionismoaren aitzindari izan zela esan daiteke, bere koadroetan hasi baitziren irudiak agertzen argiak janda bezala, eguratsarekin bat eginda marrazkiak. Bere estiloan oinarritu ziren, neurri handi batean, ondorengo Camille Corot, Théodore Rousseau, Jules Dupré, Édouard Manet eta hainbat inpresionista.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Honoré Daumier Aldatu lotura Wikidatan
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Honoré Daumier
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?