For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Hiri kondaira.

Hiri kondaira

Hiri kondaira baten arabera Walt Disney krionikatuta dago, noizpait bizitzara berriro ere ekartzeko.

Hiri kondaira edo hiri mitoa egungo gizarteko folklore antzeko istorioen multzoa da. Nahiz eta hedatzen dituztenen aburuz benetakoak diren, oro har ez dute errealitatearekiko oinarri sendorik, jeneralean gehiegituta eta distortsionatuta baitira. Hala ere, horrek ez du esan nahi, berez, hiri kondairak gezurrezkoak direnik. Izena gorabehera, hiri kondairak ez dira, halabeharrez, hirietan sortuak. Termino hori erabiltzen da kondaira moderno horiek eta industrializazio aurreko garaietako elezaharrak bereiztearren.

Hiri kondairaren kontzeptua ikertzen lehena Edgar Morin izan omen zen La Rume d'Orléans liburuan 1969an. Jan Harold Brunvand irakasle estatubatuarrak 1979an hiri legenda erabili zuen. Bere liburuan (The Vanishing Hitchhiker: American Urban Legends & Their Meanings), Brunvandek azaldu zuen kondairak, mitoak eta folklorea ez dela bakarrik gizarte primitiboetan edo tradizionaletan soilik suertatzen, baita gizarte industrializatuetan eta modernoetan ere. Bigarrenik, argudiatu zuen egungo kultura modernoari buruzko ikasbideak lor daitezkeela horrelako mitoak ikertuta.

Hainbat hiri kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Txinako Harresi Handia espaziotik ikusgai izatea.
  • Zelatatu eta anestesiatu ondoren, giltzurrun bat gabe esnatzea.
  • Sekretuan Kubara joan ziren ehiztariak, emazteak ehizetara joan zirelakoan.
  • New Yorkeko estoldetan krokodilo handiak bizi izatea, jabeek komuneko kazolatik txikiak zirenean bota ondoren.
  • Telmo Zarraonandia futbolaria ijitoa zela. Gaztelaniazko wikipedian IP anonimo batetik edizio bandalikoa eginda, 2008an gezur hori sartu zuten wikipedia hartan euskal herritar futbolariari eskainitako artikuluan,[1] eta handik beste hedabide batzuetara zabaldu zen, hiri kondairetan gertatu ohi denez inolako oinarririk gabeko baieztapen hori egiazkotzat hartuta.[2]
  • Japoniar greba.
  • Walt Disneyren gorpua nonbait kriogenizatuta gordeta dagoela.
  • Gauez argirik gabe eta erabateko iluntasunean errepideetan zehar doan auto beltza. Berekin topo egin eta argi luzeak botatzen dizkioten autoei atzetik jarraitzen omen die, biktimen edo jarraitutakoen autoa errekinik gabe bazter batean gelditu eta auto beltzean doazenek harrapatu eta erail egiten omen dituzte.
  • Bihurguneko neska. Errepideko bihurgune batean agertzen omen da neska bat, gauez. Auto gidariei bihurgune arriskutsua dela ohartarazten die; gidariak geroago jakingo du neska hori hain zuzen ere aurrez bihurgune horretan auto istripu batean hil zela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Hiri kondaira
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?