For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Hezurren Gerra.

Hezurren Gerra

Othniel Charles Marsh (ezkerrean) eta Edward Drinker Cope (eskuinean), Hezurren Gerraren sortzaileak.

Hezurren Gerra Edward Drinker Cope eta Othniel Charles Marsh paleontologo ezagunen arteko tira-bira bat izan zen.

1872an, Wyoming (AEB), Hezurren Gerra delakoa lehertu zen. Edward Drinker Cope eta Othniel Charles Marsh paleontologo ezagunen arteko tira-bira gero eta gogorragoak, erreparorik eta etenik gabeko eraso bihurtu ziren, nork aurkituko dinosauro fosil eta espezie berri gehien. Garai batean, Cope eta Marsh lagunak izan ziren; batak bestearen izena ipini zion aurkitutako espezie berriren bati. Cope azkarra eta oldarkorra zen eta Marsh, aldiz, lanean mantsoagoa baina metodikoagoa. 1870ean Marshek Cope umiliatu zuen, Elasmosaurus espezieko ale bat berrosatzean burua buztanak behar lukeen tokian ipini ziola egotziz. Ordainetan, Cope Wyomingo Bridger Basin aztarnategian lanean hasi zen, Marshek hura bere eremu pribatutzat jo arren. Orduan erasoak publiko bihurtu eta egunkarietara iritsi ziren[1].

Biak aberatsak ziren eta beren ondasunak erabili zituzten udatan Colorado edo Wyomingeko aztarnategiak ustiatzeko. Gero, neguan, aurkitutakoa aztertu eta emaitzak argitaratzen zituzten. Baina gero eta diru eta ahalegin gehiago eskaintzen zizkioten bestearen izena eta lana txikitzeari. Ez zen lehia garbia izan, lapurreta, iruzurra, espioitza, eroskeria, arrasto suntsiketa eta irainak medio[1].

Ofizialki, Marshek irabazi zuen gerra: 86 espezie berri aurkitu zituen eta Copek, ostera, 56 baino ez. Dena den, Copek topatu zituen dinosaurorik ezagunenak: Triceratops, Diplodocus, Stegosaurus... Azkenik, biak izan ziren galtzaile, bestea suntsitu beharraren beharraz, ondasun guztiak xahutu eta porrot egin baitzuten[1].

Edonola ere, zientzia izan zen garaile, lehiakortasunak emaitza hobetzen omen du eta. Elkarlanaren alorrean lezio eredugarririk eman ez bazuten ere, paleontologiaren alorrean ondare eskerga utzi zuten: Gerra baino lehen Ipar Amerikan bederatzi dinosauro espezie zeuden izendatuta eta gatazka amaitzean 150 inguru. Egun, ia mende eta erdi geroago, bikoteak aurkitutako arrastoak katalogatzen ari dira oraindik[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Nagore Irazustabarrena, «Hezurren gerra», Argia, 2008-08-03, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Hezurren Gerra
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?