For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Hezbolako gailu elektronikoen leherketak (2024).

Hezbolako gailu elektronikoen leherketak (2024)

Hezbolako gailu elektronikoen leherketak
Irudia
Motatalde : leherketa
security breach (en) Itzuli
atentatu
gerra krimen
Honen parte daIsrael eta Libanoren arteko mugako gerra istiluak (2023-2024)
Denbora-tarte2024ko irailaren 17a - 
KokalekuLibano
Siria
HelburuHezbola
Pertsona hilak37 (2024ko irailaren 19a)
Pertsona zaurituak2.931 (2024ko irailaren 19a)
ErantzuleIsrael
Mossad
Armapertsona-bilagailu
walkie-talkie
Komunikabide
Eztandek askotan suteak eragin zituzten.
Zaintza kamera batek eztanda baten unea filmatu zuen, irailaren 17an.[1].

Hezbolako gailu elektronikoen leherketak erakunde horren kontrako ekintza bortitzen multzo sinkronizatu bat izan ziren, Israelen eta Libanoren arteko mugako gatazkan jazoa. Libanon, 2024ko irailaren 17eta 18an hasi zen. Hezbola Libanoko talde xiitako kideek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dituzten hainbat pertsona-bilagailuk eta komunikazio-irratik eztanda egin zuten.

Tresnen eztandek 2.800 lagun baino gehiago zauritu eta gutxienez 37 lagun hil zituzten;[2] biktima gehienak Hezbolako kideak ziren, baina tartean bi haur hil zituzten, eta larrialdi-zerbitzuetako kideak eta bestelako boluntario batzuk zauritu.[3] Libanoko Gobernuak eta talde xiitak Israeli leporatzen diote erasoa. Erasoa 2023-2024ko Israel-Palestina gerraren barruko beste gertaera bat dirudi.[4]

Eztandak bi egun eman ziren, irailaren 17 eta 18an. Egun horretan, Hezbollako ehunka kide larri zauritu ziren Libanon zehar kokagune ugaritan, pertsona-bilatzaile gailueek ustekabean eztanda egin zutenean. Dirudienez, aparatuek eztanda baino zenbait segundo lehenago jo zuten, hartzaileak erantzuteko aukera handitzeko, eta, horrela, lesioak izateko aukera indartzeko. Eztandak Hezbollak presentzia duen tokietan eman ziren, Beiruteko Dahieh auzoa barne, Libano Hegoladean eta Bekaa Haranean. Damaskon ere eman ziren eztandak.

Leherketek hasierako eztandetatik 30 minutura arte iraun zuten; horrek ondoriozko kaosa areagotu egin zuen. Lekukoek jakinarazi zuten hainbat pertsona odoletan ikusi zituztela leherketen ondorioetan izandako zauriengatik. Lehen eraso honetan 14 pertsona hil ziren (tartean neskatxa bat), 2800 zauritu ziren eta horietatil 1800 ospitaletan daude.[5]

Hasierako leherketak gertatu eta 24 ordura, lehergailuen bigarren bolada bat gertatu zen Libanon. Hezbollahek irrati eramangarriak zirela esan zuen, ICOM-IC-V82 walkie talkiak alegia. Leherketek ere suteak eragin zituzten etxebizitzetan.[6] Bigarren egun horretan 20 eta 25 hildako artean eta 450 zauritu gertatu ziren, agentzien arabera. Eztandak indartsuagoak izan ziren.[7][8]

Israelek Hezbolako militanteak «kontrolatu ez zitzan» hasi zen bilagailuak erabiltzen talde armatua, modu horretan «seguruagoa» izango zelakoan. Haien nahia zen Israelgo informazio zerbitzuak ez sartzea euren komunikazioan, eta non zeuden ez jakitea. Segurtasun neurri gisa zeukaten hori, ez beste teknologiarik ez zegoelako. Hezbolak uste zuen seguruago zeudela horrela. Haatik, Israelgo informazio zerbitzuak (Mossad) konturatu ziren Sirian eta Libanon pertsona-bilagailuak erabiltzen zituztela, eta aurkitu zuten modua pertsona-bilagailuen baterian esku hartzeko.[9]

Libanoko goi segurtasun-iturri batek Reuters albiste-agentziari jakinarazi zionez, Mosad espioitza agentzia israeldarrak lehergailu kopuru txiki bat jarri zuen Taiwanen fabrikatutako 5.000 pertsona-bilatzaileren barruan.[10] Libanora iritsi baino lehen manipulatu zituzten pertsonen bilatzaileak, funtzionario batzuen arabera. Gehienak AR924 modelokoak ziren, baina bidalketan Gold Apolloren beste hiru modelo ere sartu ziren. Mezu kodetu batek aldi berean aktibatuko zituen lehergailuak.[11][12]

Elijah Magnierrek Al Jazeerari esan zion Libanoko iturriek Hezbolak eztanda egin ez zuten pertsonen bilaketari buruz egindako hasierako ikerketen xehetasunak partekatu zituztela. Ikerketa horiek iradokitzen dute Israelek 1-3 gramo Pentaeritritol tetranitrato (pent) lehergai indartsu bat jarri zuela gailu bakoitzean.[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Associated Press". «Hezbollah hit by a wave of exploding pagers in Lebanon and Syria. At least 9 dead, hundreds injured 2023/09/17» Associated Press (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  2. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240919/nasralah-admite-el-dano-de-un-golpe-que-cruza-todas-las-linea-rojas-y-se-prepara-para-lo-peor
  3. Lopez, Axier. «Inoiz ikusi gabeko atentatuak Libanon. Nola eta zergatik?» Argia 2024-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  4. https://www.berria.eus/mundua/hezbollahko-milaka-kideren-pertsona-bilagailuek-eztanda-egin-dute_2130679_102.html
  5. https://es.euronews.com/2024/09/18/nuevas-explosiones-en-libano-ahora-de-radios-portatiles-y-walkie-talkies-de-hezbola
  6. https://www.mtv.com.lb/News/مباشر/1485469/بالص-ورة--الأجهزة-التي-انفجرت-هي-من-نوع-icom-v82
  7. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240918/nueva-cadena-de-explosiones-en-libano
  8. https://www.bbc.com/mundo/articles/cwy9g765630o
  9. https://www.berria.eus/mundua/susmoa-da-israelek-gailu-horietako-bakoitzean-lehergai-gramo-batzuk-sartzea-lortu-zuela_2130727_102.html
  10. https://www.timesofisrael.com/liveblog_entry/senior-lebanese-security-source-mossad-injected-explosive-material-into-the-pagers/
  11. https://www.reuters.com/world/middle-east/israel-planted-explosives-hezbollahs-taiwan-made-pagers-sources-say-2024-09-18/
  12. https://www.nytimes.com/2024/09/17/world/middleeast/israel-hezbollah-pagers-explosives.html
  13. https://www.aljazeera.com/news/2024/9/18/how-did-hezbollah-get-the-pagers-that-exploded-in-lebanon

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Hezbolako gailu elektronikoen leherketak (2024)
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?