For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Hepatitis.

Hepatitis

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hepatitis
Deskribapena
Motagibel-gaixotasuna, hantura, liver symptom (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza, hepatology (en) Itzuli, infektologia, Barne medikuntza
familia-medikuntza
Arrazoia(k)B hepatitisaren birus, alkoholismo, intoxikazio, Autoimmunitate, Hepatitis delta virus, Hepatitis A virus, Hepatitis C virus
hepatitis E virus (en) Itzuli
Sintoma(k)Ikterizia, anorexia, tripako mina
hepatomegalia
Sortzen duzirrosia
Azterketa medikoaodol-analisi
gibeleko biopsia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakledipasvir/sofosbuvir (en) Itzuli, ribavirin (en) Itzuli, peginterferon alfa-2b (en) Itzuli, peginterferon alfa-2a (en) Itzuli eta sofosbuvir (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK73.9
GNS-9-MK570, 571.4, 571.40 eta 571.41
DiseasesDB20061
MedlinePlus001154
eMedicine001154
MeSHD006505
Disease Ontology IDDOID:2237

Hepatitisa gibelaren hantura eragiten duen gaixotasuna da. Infekziosoa, immunologikoa ala toxikoa izan daiteke. Hepatitis gehienen sintoma orokorrak hauek dira: ahulezia, jateko gogoa galtzea, sukarra, hotzikarak, goragalea, larumina (azala horitzea) eta gernua iluntzea. Birusek sorrarazitako hepatitisa eritasun endemikoa da, eta adin guztietako jendea jo dezake. Gehienetan eritasun arina bada ere, bada mota arriskutsu bat sintoma eta laruminik (azala horitzerik) gabeko infekzioa, alegia gibelaren erabateko hutsegitea bat-batean eragin dezakeena, eta, ondorioz, heriotza ekar dezakeena.

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hepatitis infekziosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hepatitis infekziosoak hainbat motatakoak izan daitezke:

A hepatitisaren banaketa geografikoa (anti-HAV antigorputza), 2005. urtean.
  • A hepatitisa: A hepatitisaren birusaren ondorioz sortzen den gaixotasuna. Beste pertsonen gorozkiekin kontaktua izanda, etxean garbitasun eza izateagatik edota kutsaturiko elikagaiak jatearekin kutsatzen da birusa eta harrapatzen da gaitza. Hedadura handiko epidemiak sorraraz ditzake. Birusak denbora gutxi irauten du odolean. Haurrak eta gazteak jotzen ditu gehienetan, helduek A hepatitisaren aurkako antigorputz bereziak baitituzte. Era berean, A hepatitisak jotakoak harekiko immunitate iraunkorra izaten du aurrerantzean.
B hepatitisaren prebalentzia, 2005. urtean.
Handia: B hepatitisaren azaleko antigenoaren prebalentzia > % 8
Ertaina: % 2-7
Txikia: < % 2
  • B hepatitisa: odol kutsatuaren bitartez edo kutsatutako pertsona batekin sexu-harremanak izanez kutsatzen den gaixotasun larria. Zirrosia, gibel-minbizia eta heriotza ekartzen ditu. B hepatitisa sorrarazten duen birusa A hepatitisa eragiten duenaren oso bestelakoa da: B hepatitisarenak DNA darama, eta A hepatitisarenak, berriz, RNA. Endemikoa da, eta, kasuren bat agertuz gero, nahitaez jakinarazi behar zaie osasun arloko agintariei. A hepatitisaren kasuan ez bezala, badira eritasuna ez duten birus-eramaileak.
C hepatitisaren prebalentzia, 1999. urtean.
Oso handia: prebalentzia > % 5
Handia: % 2,5 - 5
Ertaina: % 1 - 2,5
Txikia: < % 1
  • C hepatitisa: C hepatitisaren birusaren ondorioz sortzen den gaixotasuna. Sintomak beste hepatitisetan bezalakoak izan arren, B hepatitisarenak baino arinagoak dira. Mota horretako hepatitisen bi herenetan ez da larrua horitzen. Kroniko bihurtzen da, sarritan. Kutsabide nagusia parenterala da; izan ere, odol transfusioen bidezko hepatitis gehienak (% 90-95) mota horretakoak dira.
  • D hepatitisa: eragilea birus osagabe bat da, bizitzeko B hepatitisaren birusa behar duena. Beraz, D hepatitisak B hepatitisaren birus eramaleak jo ahal izango ditu soil-soilik. Endemikoa da Italiako hegoaldean, Ekialde Hurbilean eta Hego Amerikan. Eskualde horietatik kanpo, D hepatitis kasu gehienak drogazaleengan eta odol aldatze ugari hartzen dituztenengan gertatzen dira. Sarritan, hepatitis kronikoarekin eta zirrosiarekin batera garatzen da.
  • E hepatitisa: A hepatitisaren antzekoa da, baina ez du kalterik sortzen, eta ur kutsatuaren bitartez transmititzen da.
  • F hepatitisa eta G hepatitisa: oraintsu aurkitutako gaixotasunak. Oso gutxi ikertu da hauei buruz. Odolaren bitartez transmititzen dira.

Ez infekziosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkoholaren gehiegizko kontsumoa da eragile ez infekzioso nagusietako bat. Bakanago gertatzen bada ere, jatorri autoimmunea ere izan dezake hepatitisak: immunitate-sistemaren antigorputzek gibelari erasotzen diotenean gertatzen da hori (hepatitis autoimmunea)

Proba analitikoek hepatitisa diagnostikatzeko bidean ipintzen dute, transaminasa altuak detektatuz gero. Hepatitis infekziosoa baldin bada, serologiak eskatu behar dira, birus eragilea identifikatzeko.

Ekografiak ere hainbat datu eman ditzake gibelaren egoerari buruz.

Beste gaixotasun batzuekin bezala, tratamendurik hoberena profilaxia edo prebentzioa da. Horretarako, hepatitis biraletan, kutsatzeko bideak zaindu behar dira (sexu-harremanak, odol transfusioak eta abar); hepatitis toxikoetan, berriz, beharrezkoa da alkoholaren neurriz gaineko kontsumoa kontrolatzea eta sendagaien albo-eraginak begiratzea. Kasu guztietan, atsedena hartu beharra dago. Hepatitis autoimmunea botika immunosupresoreak erabiltzen tratatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Hepatitis
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?