For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Helize Nebulosa.

Helize Nebulosa

Helize Nebulosa
Behaketa
Distantzia Lurretik200,9646 pc
Itxurazko magnitudea (V)13,524, 11,894, 13,158, 13,689, 13,898, 13,4754, 14,332, 14,49 eta 14,55
Mota espektralaDAO.5
AurkitzaileaKarl Ludwig Harding (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1824
KonstelazioaAquarius
Abiadura erradiala−15 km/s
Igoera zuzena337,4083 ° eta 337,41060544918 °
Deklinazioa−20,83722 ° eta −20,837151692529 °
Izendapenak

Helize Nebulosa, Helix Nebulosa edo NGC 7293 Aquarius konstelazioan dagoen nebulosa planetario bat da. 680 argi-urteko distantziara dago. Lurretik gertuen dagoen nebulosa planetarioetako bat da, eta Karl Ludwig Hardingek aurkitu zuen 1824 baino lehen. Bere itxura Eraztunaren nebulosaren oso antzekoa da (M57), eta bere ezaugarri fisikoak Dumbbell Nebulosaren (M27) antzekoak dira.

Nebulosa hau gure eguzkiaren antzeko izar batek bere bizitzaren azken faseetan sortutako nebulosa planetario baten adibidea da. Izarrak kanporatutako gasek, gure ikuspegitik, goitik ikusitako helize baten itxura dute, eta hortik datorkio bere izen arrunta. Hondarrezko izarra nano zuri bat da. Nebulosa honen adina, bere hedapenaren erritmoan oinarrituta, 10.600 urtekoa izango litzateke.

Astronomo talde batek nebulosa honen egitura hasiera baten uste zena baino konplexuagoa dela aurkitu du, eta deskribapen berriaren arabera nebulosa bata bestearekiko ia modu elkarzutean jarritako gasezko bi diskoz osatua dago. X izpiekin eginiko behaketek, lagun duen izar baten existentzia frogatzen dute. Hala, diskoetako bat, hil zorian dagoen izarraren errotazio ardatzarekiko elkarzuta izango litzateke, eta bestea bi izarren orbitaren planoan egongo litzateke. Uste da, baita ere, bi diskoak hil zorian dagoen izarrak masa galdu zuen bi garai ezberdinetan sortu zirela. Hala, barnealdeko diskoa duela 6.600 urte sortu zen bitartean, kanpoaldekoa duela 12.000 urte sortu zen. Gainera, barnealdeko diskoa kanpokoa baino azkarrago hedatzen ari da.

Bere itxurazko tamaina handia bada ere, bere lausotasunaren ondorioz ikusten zaila den objektu bat da, ikusi ahal izateko oso zeru ilunak eta ahalik eta tresnarik argitsuenak eskatzen dituena, prismatiko batzuk edo handipen txikietan funtzionatzen ari diren teleskopioak kasu. Teleskopioaren okularrean jarritako laino iragazki batek asko lagun dezake bere behaketan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Helize Nebulosa
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?