Hejirako eguzki egutegia
Gaur |
[] |
Hejirako eguzki egutegia (persieraz: گاهشماری هجری خورشیدی, paxtuneraz: لمريز لېږدیز کلیز), batzuetan Hejirako Shamsi egutegia ere deitua eta SH gisa laburtua, Irango eta Afganistango egutegi ofiziala da. Irango Ordu Estandarrarekin kalkulatzen da (52,5ºE eta GMT+3,5), ekinokzioa aintzat hartuta. Urte hasiera erabat zehatz adierazten du astronomiaren aldetik, egutegi gregorianoak ez bezala.
Hamabi hilabete ditu, bakoitza zodiakoko zeinu bati lotua. Lehenengo sei hilabeteek 31 egun dituzte; hurrengo bostek, 30 egun; eta azkenak urte normaletan 29 egun, eta bisurteetan 30. Urte Berria beti martxoko ekinokzioan da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.