For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Harri artifizial.

Harri artifizial

Harri artifiziala harria imitatzen duen eraikuntza-materiala da.

Harri artifizialez eginiko sukalde-gaina

Material artifizialen erabileraren lehen datuak 1138koak dira Carcassonako zitadelan usatu baitziren[1]. Errenazimentuan asko zabaldu zen, dekorazio plastiko-arkitektoniko erresistenteagoak eta ekonomikoagoak sortzeko. Ohikoa izan zen adreiluzko oinarri baten gainean ("armazoia") modelatutako harria imitatuz egindako iztukuak erabiltzea; Barrokoan oso erabilia izan zen, eta karezko morteroekin egiten zen.

XIX. mendearen amaieran, porlanezko morteroek benetako gorakada izan zuten arkitekturan, eta harria bera baino erabiliagoak izatera iritsi ziren, adibidez, eraikin zibilen dekorazioan, batez ere azalera handiak estaltzen dituzten harlanduen kasuan. Abantaila hauek zituen, besteak beste: elementu irten gehiago sortzeko aukera, morteroa prozesatzean koloreztatzeko aukera (eta zabaldu ondoren ez margotzeko aukera, denbora aurreztuz eta etorkizuneko iraunkortasuna hobetuz), degradazioarekiko erresistentzia handiagoa eta, batez ere,harri-materialak baino kostu txikiagoa.

Egungo erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun harri artifiziala edo harri fabrikatua gainazal solido bat sortzeko itsasgarri batez lotutako harri birrinduz osatutako materialari esaten zaio eskuarki. Itsasgarria, normalean, erretxina polimerikoa da, bertsio berriago batzuetan zementu-nahastea usatzen delarik. Kategoria honetan kokatzen dira kuartzo artifiziala, hormigoi polimerikoa eta marmol-harri fabrikatua[2][3][4][5].

Material horien aplikazioa erabilitako jatorrizko harriaren araberakoa izaten da da. Marmol artifizialaren kasuan, barneko zorua eta paretak dira aplikaziorik arruntenak; kuartzozko produktua, berriz, batez ere sukaldeko gainetarako erabiltzen da, laminatuen edo granitoaren alternatiba gisa. Erlazionatutako materialen artean geopolimeroak aipa daitezke. Terrazzoaren kasuan ez bezala, materiala bloke edo lauzetan egina dago fabrikan, bertan moztua eta leundua, eta, azkenik, obran muntatatzen da.

Erabileraren osasun-ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilera batzuetan, karri artifizialaren baliatzeak ekartzen du harria moztu eta leundu egin behar dela insitu, hots, kolokatu behar den tokian bertan, sukaldeetako gainak jartzeko esaterako. Horrek hautsa harrotzen du eta silikosi kasuak agertzen direla ikusi da, materialak silize-proportzio oso altua baitauka[6]. Horren ondorioz, 2024ko uztailaren 1etik Australian debekatu egin da harri artifizialezko sukalde-gainak fabrikatzea eta kolokatzea[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Duc, Eugène-Emmanuel Viollet le. (1870). La cité de Carcassonne (Aude).. Morel (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  2. (Ingelesez) «Cast polymer categories» www.compositesworld.com 2024-07-26 (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  3. (Gaztelaniaz) Daniela. (2021-06-30). «Mármol sintético, características y recomendaciones» Albañiles (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  4. (Gaztelaniaz) Foto, Maquinaria. (2023-05-05). «Piedra de Cuarzo: ¿Cómo se procesa y para qué sirve? | Maquinaria Foto» www.ftmmachinery.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  5. Plaketa apaingarriak: hormak edertzeko aukera | Consumer. 2007-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  6. (Ingelesez) Feary, Johanna; Devaraj, Anand; Burton, Matthew; Chua, Felix; Coker, Robina K.; Datta, Arnab; Hewitt, R.; Kokosi, Maria et al.. (2024-07-04). «Artificial stone silicosis: a UK case series» Thorax  doi:10.1136/thorax-2024-221715. ISSN 0040-6376. PMID 39107113. (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  7. (Gaztelaniaz) Cenizo, Néstor. (2023-12-14). «Australia se convierte en el primer país que prohíbe las encimeras de piedra artificial por la silicosis en trabajadores» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Harri artifizial
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?