Gorka Bidaurrazaga
Gorka Bidaurrazaga | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Barakaldo, 1972ko irailaren 20a (51 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Gorka Bidaurrazaga Rebolleda (Barakaldo, 1972ko irailaren 20a) bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea da, aurrelari moduan aritu zena. Aitor bere anaia futbolaria ere izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorka Athletic Clubeko harrobian trebatu zen. 1992an, orduan Bigarren Mailan zegoen Bilbao Athleticera igo zen. 1995eko urriaren 29an Lehen Mailan Athleticekin debuta egin zuen, Valentziaren aurka 3 eta 1 galduz.[2] Hiru partida gehiago jokatu zituen ligan, horietako bi titular bezala, Stepanovićek zuzentzen zuen talde zuri-gorriarekin.[3]
Hala ere, bere ibilbide profesionala UE Lleidan jarraitu zuen 1996an. Hurrengo kanpainari begira CD Badajozera pasa zen, baina minutu faltaren ondorioz urtarrilean itzuli zen talde katalanera. Bere hurrengo taldeak Elche CF, Gimnástica de Torrelavega, CP Cacereño eta Amurrio Kluba izan ziren. 2002an Club Portugaletek fitxatu zuen, non bere ibilbideko azken hiru denboraldiak eman zituen.
Erretiratu ondoren, entrenatzaile lanetan hasi zen prestakuntza taldeetan eta Bizkaiko futbol talde apaletan.[4][5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba | Urtea(k) |
---|---|
Bilbao Athletic | 1992 – 1996 |
Athletic Club | 1995 |
UE Lleida | 1996 – 1997 |
CD Badajoz | 1997 |
UE Lleida | 1998 |
Elche CF | 1998 – 1999 |
Gimnástica de Torrelavega | 1999 – 2000 |
CP Cacereño | 2000 – 2001 |
Amurrio Kluba | 2001 – 2002 |
Club Portugalete | 2002 – 2005 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aitor Bidaurrazaga, Athletic Club
- ↑ Athletic Club
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzamendi. (2015-1-9). «Bidaurrazaga: "En Segunda B acudían 20.000 personas Martínez Valero"» Sentimiento Athletic.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bidaurrazaga: "Espero sacar pronto pecho y decir a ese le entrené yo".» El Desmarque.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bidaurrazaga, ante un nuevo reto» Mundo Deportivo 2017-08-24.
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.