Garbiñe Balerdi
Garbiñe Balerdi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irura, 1935eko apirilaren 25a (89 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Irura II |
Garbiñe Balerdi Urrestarazu (Larriturri baserria, Irura, Gipuzkoa, 1935eko apirilaren 25a) erraketista profesionala izan zen. Irura II izengoitiaz jokatu zuen, aurrelari postuan, Madrilgo eta Mexikoko frontoietan.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraketista ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961tik 1974ra Garbiñe Balerdik Madrilgo Madrid frontoian eta Mexikoko Metropolitano frontoian jokatu zuen bere ibilbidean zehar. Haren ahizpa Eladia eta Belén ere erreketistak izan ziren, baita lehengusina Eladia Altuna ere.
Erraketisten historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino.
Erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin eta mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu zirenak 1917 eta 1980 artean. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Garbiñe (Purificación) Balerdi Urrestarazu Irura II | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
- ↑ Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.