Pangolin
Pangolin | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Laurasiatheria |
Ordena | Pholidota |
Azpibanaketa | |
| |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Pangolinak Pholidota ordenako ugaztunak dira (antzinako grezierazko φολῐ́ς hitzetik: adarkizko ezkataduna), gorputza adarkizko ezkatez estalia dutenak. Gaur egun irauten duen familia bakarrak (Manidae), hiru genero ditu: Manis, Phataginus eta Smutsia. Manisek Asian dauden lau espezieak hartzen ditu, eta Phataginus eta Smutsia, berriz, Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi diren bi espezie. Espezie horien tamaina 30 eta 100 cm artekoa da (12 eta 39 hazbete bitartekoa). Desagertutako pangolin espezie batzuk ere ezagutzen dira.
Ezkatarik ez duten gorputzeko parteetan ile bakan batzuk izaten dituzte. Aho txikia dute, hortzik gabea; mingaina luzea dute. Intsektuak jaten dituzte. Beren burua arriskuan sumatzen dutenean gorputza uzkurtu eta bolatxo bat egiten dute. Afrikan eta Asian bizi dira batez ere.[1]
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordenak 17 genero ditu 6 familiatan banaturik eta beste hiru familia gabekoak:[2]
- Familia gabekoak
- Articanodon generoa † (Rose et al., 2004)
- Melaniella generoa † (Fox, 1984)
- Tubulodon generoa † (Jepsen, 1932)
- Eomanidae familia † (Storch, 2003)
- Eomanis generoa (Storch, 1978)
- Epoicotheriidae familia † (Simpson, 1927)
- Escavadodontidae familia † (Rose & Lucas, 2000)
- Escavadodon generoa (Rose & Lucas, 2000)
- Manidae familia (Gray, 1821)
- Metacheiromyidae familia † (Wortman, 1903)
- Brachianodon generoa (Gunnell & Gingerich, 1993)
- Metacheiromys generoa † (Wortman, 1903)
- Mylanodon generoa (Secord et al., 2002)
- Palaeanodon generoa (Matthew, 1918)
- Propalaeanodon generoa (Rose, 1979)
- Patriomanidae familia † (Szalay & Schrenk, 1998)
- Cryptomanis generoa (Gaudin et al., 2006)
- Patriomanis generoa (Emry, 1970)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.