For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Foku-distantzia.

Foku-distantzia

F fokua eta f foku-distantzia lente positibo (ganbila-konbexoa) batean, lente negatibo (ahurra-konkaboa) batean, ispilu ahur batean eta ispilu ganbil batean.

Lente edo leiar baten foku-distantzia edo foku-luzera leiarraren zentro optikoaren eta fokuaren (edo foku-puntuaren) arteko distantzia da. Lente baten distantzia fokalaren alderantzizkoa potentzia da, eta dioptrietan neurtzen da.

Leiar positibo (konbergentea) batean foku-distantzia positiboa da, eta honela definitzen da: leiarraren zentro optikotik (izpi intzidenteak desbideratzen ez diren tokia) leiarra zeharkatzen duen ardatz optikoarekiko paralelo den izpien argi-sorta bat fokatzen den punturaino dagoen distantzia. Puntu horri foku deitzen zaio. Leiar negatibo (dibergentea) batean foku-distantzia negatiboa da, eta honela definitzen da: leiarraren zentro optikotik argi-sortaren sorburu dirudien puntu batera dagoen distantzia.

Kurbadura esferikoa duen ispilu baterako, distantzia fokala ispiluaren kurbadura-erradioaren erdia da. Foku-distantzia positiboa da ispilu konkabo (ahur) batean, eta negatiboa ispilu konbexo (ganbil) batean. Diseinu optikoan erabiltzen den zeinu-konbentzioan, ispilu konkaboak kurbadura-erradio negatiboa du.

Airean dagoen leiar mehe batean, foku-distantzia leiarren erdigunetik lentearen foku nagusietara dagoen distantzia da. Leiar konbergente batean (lente konbexu batean esaterako), foku-distantzia positiboa da, eta puntu batean kolimatutako argi-sorta fokatuko den puntu bakarrera dagoen distantzia da. Leiar dibergente batean (lente konkabo batean esaterako), foku-luzera negatiboa da, eta leiarra zeharkatuta dibergitzeko kolimatutako sorta agertzen den punturainoko distantzia da,

Objektu baten irudi bat osatzeko leiar bat erabiltzen denean, ondoko parametroak erlazionatuta daude: objektuaren eta lentearen arteko distantzia (u); lentetik irudirako distantzia (v), eta foku-distantzia (f):

.

Leiar mehe baten foku-distantzia erraz neur daiteke leiarra erabiliz, argi-iturri urrun baten irudia osatuz pantaila batean: leiarra mugitzen joan behar da irudi garbia agertu arte. Kasu horretan, 1/u bazter daiteke, eta foku-distantziaren kalkulua hauxe da:

.

Sistema optiko orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leiar lodien kasuan, edo leiar zein ispilu bat baino gehiago dituen irudi-sistema baten kasuan (adibidez, leiar fotografiko bat edo teleskopio bat), foku-luzerari foku-distantzia eraginkorra (EFL) esaten zaio maiz, erabiltzen diren beste parametro batzuetatik bereizteko.

Leiar lodia

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Foku-distantzia
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?