Fernando Luis Ybarra
Fernando Luis Ybarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1844ko abuztuaren 4a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Areeta, 1888ko irailaren 22a (44 urte) |
Familia | |
Aita | Gabriel Maria Ybarra Gutiérrez de Cabiedes |
Ama | María del Rosario Inocenta Aranbarri Mancebo |
Ezkontidea(k) | María Nicolasa de la Revilla Ingunza |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta finantzaria |
Fernando Luis Amelio Domingo Ybarra Arámbarri (Bilbo, 1844ko abuztuaren 4 – Areeta, Getxo, 1888ko irailaren 22a) bizkaitar enpresaburu eta pertsona esanguratsua izan zen, Ybarra familiako kidea.
Ybarra zein Zubiria familiako hainbat lehengusurekin batera "Ybarra Hermanos y Cía.", "La Merced", "N. Sra. del Carmen" eta "Altos Hornos de Bilbao" bezalako negozioak bultzatu zituen. San Vicente de Pauleko Langileen Patronatoa sortu zuen. Zugaztietan eskola bat eta jaioberrientzako ospitale bat sortu zituen eta Bilboko Erruki Etxe Santuan Karitatearen Ahizpak sartu zituen. Tianoko meatzarien ospitalearen sorrera kudeatu zuen[1].
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Gabriel Maria Ybarra Gutiérrez de Cabiedes izan zuen eta ama María del Rosario Inocenta Aranbarri Mancebo. María Nicolasa de la Revilla Ingunzarekin ezkondu zen eta Bizkaiko industrian botere handia izan zuten hainbat seme-alaba izan zituzten:
- Fernando Ybarra de la Revilla (Arriluce de Ybarra lehendabiziko markesa)
- Gabriel María Ybarra de la Revilla
- Gabriel María Fernando Fructuoso Ybarra de la Revilla
- Emilio Ybarra de la Revilla
- Amelia María Irene Virginia Ybarra de la Revilla
- Gregorio Ybarra de la Revilla
Bere arreba Rafaela Ybarra dohatsua izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «YBARRA DE LA REVILLA, Gregorio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.