For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Ezko gorri-handi.

Ezko gorri-handi

Ezko gorri-handia
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe punicea
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ezko gorri-handia (Hygrocybe punicea) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Batzuek kontsumitzen dute, baina balio gastronomiko txikia du.

Kapela: 5 eta 11 cm arteko diametrokoa, gorrimin kolorekoa, zahartzean koloregabetutako eremuekin; lehenengo kamuts kanpai itxurakoa, gero ganbila edo ia laua; azal lehorra, ilegabea eta distiratsua; eguraldi euritsuan hezea eta likatsua.

Orriak: Zabal, sabeldunak, libreak, horixkak edo erabat horiak, ondoren gorriak edo laranja kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Lodia, sendoa, hori laranja kolorekoa edo gerezi-gorri kolorez tindatua, barnehutsa, fibrilosoa, ildaskatua, zilindrikoa, oinarrian mehetua, zuria izaten da.

Haragia: Zuria edo azalaren azpian laranja kolorekoa, nahiko mehea, usain gabea eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Punicea epitetoa latinetik dator, gorri bizia esan nahi duen "puniceus" hitzetik. Bere koloreagatik

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore gutxiko jangarria da, baina batzuentzat nahiko ona da.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira kolore gorrixkako beste Hygrocybe batzuk ere, Hygrocybe coccinea, esaterako, antz handikoa, baina Hygrocybe punicea handiagoa eta haragitsuagoa da. Badira beste txikiago batzuk ere, Hygrocybe miniata, Hygrocybe intermedia, Hygrocybe marchii eta Hygrocybe turunda, antzekoak direnak, baina ez dago arriskurik, guztiak jangarriak baitira.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazken aurreratuan, zelai eta larreetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa eta Kanaria uharteak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 133 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 202 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 439 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Ezko gorri-handi
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?