For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Estatu Batuek eskuratutako lurraldeak.

Estatu Batuek eskuratutako lurraldeak

Estatu Batuek eskuratutako lurraldeak. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra ondoren, politika espansionastiaren eskutik,[1] lurralde berriak joan zen hartzen. Lurralde eskuratze hori batzuetan era baketsuan egin zen, bestetan gerraren bitartez.

Ipar Amerikako kronologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako kontrola (1750–2008)

XVIII. mendea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parisko Itunaren orrialde bat, sinadurekin.

1783an 13 kolonia iparamerikarrek eta Erresuma Batuak Parisko Ituna sinatu zuten. Itun horrekin Estatu Batuen jatorrizko mugak definitu ziren. Dena dela, ituna zenbait alderdietan ez zen oso garbia eta, ondorioz, Kanadarekin arazoak sortu ziren. Oraindik orain hori gertatzen da Machias Seal Island eta North Rock lurraldeekin. Beste lurraldeen inguruko gatazkak, ipar ekialdekoak alegia, Aroostook gerrarekin argitu ziren. Indian Stream ere horrelako lurralde izan zen eta gatazka 1842an sinatutako Webster-Ashburton Itunarekin konpondu zen.[2]

Estatu Batuetako mapa lurralde bakoitzaren eskuratzearen datarekin.
  • Louisiana: Lurralde honen lehen kolonitzaileak frantsesak izan ziren. Thomas Jefferson presidentearen garaian, Robert Livingstonek lur horien erosketa burutu zuen; lurralde horren truke estatubatuarrek Frantziari 15.000.000 dolar ordaindu zizkioten. Louisianaren zati bat, Iparraldeko Ibai Gorriaren arroaren truke Erresuma Batuari eman zioten 1818an. Beste zati bat, 1819an, Espainiari eman zioten baina Texas eta Mexikoko iparraldea eskuratu zutenean, berriro ere estatubatuarren eskuetan gelditu zen.[3]
  • Mendebaldeko Florida:1810ean, James Madison presidente estatubatuarrak Mendebaldeko Florida Estatu Batuetako lurraldea bezala aldarrikatu zuen. Aurretik, bertako biztanleek Espainiarekiko independentzia erreibindikatu zuten.
  • Ekialdeko Florida:Adams-Onís Itunaren bitartez, 1819an, Espainiak Ekialdeko Florida estatubatuarrei eman zien. Halaber, itun horrekin, espainiarrek bertan behera utzi zituzten Oregon lurraldearen gaineko eskakizunak.
  • Kanadako mugak: Herrialde horrekin estatubatuarrek mugen arazo handiak zituzten. Horregatik, 1842an, bi herrialdeek, Kanada oraindik Erresuma Batuaren menpe, Webster-Ashburton Ituna sinatu zuten.
  • Texas: Texas lurraldeko kolonitzaileek eta Mexikok polemika bizian zuten. Mexiko esklabotzaren aurka zegoen bitartean Texasek esklaboen behar handia zuen. Halaber, Estatu Batuek Texasko lurrak beretu nahi zituen eta Mexikori erosi nahi izan zitzaion. Mexikok ez zuen onartu eta, orduan, Estatu Batuek esklabotzaren aldeko milizien alde jokatu zuen. Borroka horretan laguntzeko Andrew Jackson presidentearen laguna zen Samuel Houston bidali zute. Houston Antonio López de Santa Annaren aurka aritu zen. San Jazinto gudaldian Houstonek Santa Anna garaitu zuen eta Texaseko presidentea aukeratua izan zen. 1836ko martxoan, Washingtonen bildutako batzar batek Texasen independentzia aldarrikatu zuen, Texasko Errepublika sortuz. Hurrengo urratsa lurraldearen anexioa izan zen. 1845an Texasek Estatu Batuetako estatua izatea eskatu zuen. Eskaeraren aurrean Mexikoko presidenteak, Antonio López de Santa Anna, gerra mehatxua bota zuen baina ez zuen prozesua geldi araztea. 1845ko otsailaren 28an Estatu Batuetako Kongresuak estatu berria onartu zuen, 28. izanik. 1948ko otsailaren 2an, Guadalupe Hidalgo Itunaren bidez, Mexikok Texasko eta Mexiko Berriko galerak onartu zituen.
  • Oregon: Lurralde hau Erresuma Batuarekin partekatu zuten, 1818ko hitzarmenetik 1846ko ekainaren 15 arte; azken data horretan, Oregon Itunari esker, 49 paraleloarekin lurraldea zatitu zuten. Dena dela, itun horretan anbiguotasun batzuk zeuden eta, horretaz baliatuz, San Juan Islands lurraldean britainiarrek jarraitu zuten 1872 arte.
  • Mexikoko iparraldea: Mexikoko lagatzearen bitartez estatubatuarrek Mexikoko iparraldeko lurrak hartu zituzten. 1846-1848ko Mexiko-Estatu Batuen gerran estatubatuarrek Mexikoko lurralde horiek okupatu zituzten. Guadalupe-Hidalgo Itunarekin Mexikok lur horiek lagatzea onartu zuen, Gadsen (Venta de La Mesilla) lurraldea izan ezik. Estatu Batuek lur horien truke 15 milioi dolar ordaindu zuten eta baita hiritar estatubatuarrek Mexikori eskatzen zieten hiru milioiko erreklamazioak (egungo 70 milioi). Gadsden Purchase lurraldea Mexikok estabatuarrei saldu zien: Ituna Franklin Pierce presidenteak 1853ko ekainaren 24an sinatu zuen; Antonio López de Santa Anna mexikarrak 1853ko abenduaren 30ean.[4][5]

1959tik biak AEBko estatuak dira.

Itsasoaz haraindiko lurraldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatubatuar lurraldeen mapa, XIX. mendetik gaur arteko itsasoz haraindiko koloniak ageri dituela.
  • Liberia (1822-1846): 1822an American Colonization Societyk Afrikako lurralde horren kontrola hartu zuen bertara askatutako pertsona beltzak bidaltzeko.
  • Kuba (1899-1902, 1906-1907): Uhartea Espainiak Espainia-Estatu Batuak Gerra galdu ondoren, 1898ko Parisko Itunaren bitartez, Estatu Batuen babespean gelditu zen. Egun independentea da baina uhartearen alde batean, Guantánamo itsas-armadaren base estatubatuarra dago, teorikoki errentan utzia. Kubak behin baino gehiagotan lurralde horren itzultzea eskatu du.[6]
  • Urruneko uharte txikiak: hamaika lurralde dira. 1856tik 1912ra Ameriketako Estatu Batuek hartu zituen. Bat izan ezik, Palmyrako atoloia, beste guztiak ez daude Estatu Batuen lurraldetan sartuta.
  • Samoa Estatubatuarra: 1899n, kolonia bezala, Berlingo Itunaren bidez eskuratu zuten. Autogobernu egitura du.
  • Panamako kanalaren lurraldea: 1903tik 1979ra Hay-Bunau Varilla itunaren bidez alokatua, Panamáko lurraldea da 1999tik, Torrijos-Carter itunen ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Estatu Batuek eskuratutako lurraldeak
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?