For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Energia ez berriztagarri.

Energia ez berriztagarri

Ikatza, energia ez berriztagarrien ohiko iturria.

Energia ez berriztagarriak gizakiok erabiltzen ditugun heinean agortu egiten direnak dira. Beraz amaitu egin ahal dira, eta behin amaituz gero ezin dira berriro lortu. Energia berriztagarriaren guztiz kontrakoa da. Energia mota honek, kantitate finko batean naturan aurkitzen diren energia iturriei erreferentzia egiten dio. Gainera, energia iturri hauek agortzen direnean, ezin dira ordezkatu, horretarako baliagarria den produkzio sistemarik existitzen ez delako.

Erregai fosilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Erregai fosil»

Ikatza, petrolioa eta gas naturala erregai fosilak dira, dauzkaten aldaera guztietan. Duela milioika urteko biomasatik datoz, eta, presio- eta tenperatura-baldintza egokietan, energia-propietateak zituzten substantzia bihurtu ziren. Baina prozesu hori gauzatzeko presio eta tenperatura baldintza jakin batzuk eta milaka, milioika, urte behar izan ziren.

Erregai fosila zuzenean erabil daiteke, labeetan, berogailuetan, galdaretan eta motorretan errez, beroa eta ondorioz mugimendua lortzeko. Zentral termiko edo termoelektrikoetan elektrizitatea sortzeko ere erabil daiteke. Horietan, erregai horiek erretzean sortzen den beroaren bidez, ur-lurruna lortzen da, eta, presiopean, sorgailu elektriko bat eskuarki turbina bat martxan jartzeko gai da.

  • Erauzteko erraztasuna. (Urteak joan, urteak etorri, eta erauzteko errazenak ziren energia sorburuak agortu egin dira).
  • Garraiorako eta biltegiratzeko erraztasuna.
  • Hamarkadatan garatu den teknologiarako erabilgarri.
  • Konparaziorako, merkea.

Desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bizitzarako toxikoak diren gas kutsagarriak atmosferara isurtzea.
  • Berotze globala elikatuko duten gas kutsagarriak atmosferara isurtzea.
  • Erreserbak epe labur eta ertainean murriztu eta geroago bukatuko dira.
  • Produktuak egiteko egokiak diren lehengaiak gutxiago dira petrolio bezalako lehengai bat, esate baterako plastikoa ekoizteko erabili beharrean, erregai bezala erabiltzen bada.

Erregai nuklearrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Erregai nuklear»
Energia nuklearrean erabiltzen den erregai pikor bat.

Erregai nuklearrak uranioa, plutonioa eta, oro har, erreaktoreen eragiketarako egokiak diren elementu kimiko guztiak izan daitezke, (fisio nuklearraren bidez energia sortzeko gai diren elementuak dira). Adibide gisa, itsaspeko nuklear baten erreaktorean edo zentral nuklearr batean erabil daitezke; horiei % 4 inguruko uranio aberastasuna nahikoa zaie.

Energia nuklearra zentral nuklearretan elektrizitatea sortzeko erabiltzen da. Ekoizpen-prozedura zentral termoelektrikoetan erabiltzen denaren oso antzekoa da. Desberdina da beroa ez dela errekuntzaz sortzen, materialen fisioaz baizik. Berez, ez dira erregaiak, energetikoak baizik.

Desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Erreserba mugatuak. Batzuen ustez uranio eta antzekoen ekoizpenaren gailurra XXI. mendearen lehen hamarkadetan igaro zen. Beste batzuen ustez geroago.
  • Kalte egin dezaketen hondakin erradioaktiboak sortzen dira eta hondakin horiek baztertzea zaila eta garestia da. Erradioakzioak mila urte baino gehiago iraungo du eta hondakinak non gorde problema izaten da.
  • Ingurumen-hondamendi larriak, istripuren bat gertatuz gero. Eta istripuak gertatu gertatu dira.
  • Garapen teknologiko ez-abangoardista edota zaharkitua zentral nuklear batzuetan. Segurtasun kontuetan zalantzak eta kezkak sortzen die erreaktore nuklearretik hurbil bizi diren batzuei.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Energia ez berriztagarri
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?