For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Elisabeth Dmitrieff.

Elisabeth Dmitrieff

Elisabeth Dmitrieff

Bizitza
JaiotzaToropetsky District (en) Itzuli1851ko azaroaren 1a
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaParis
HeriotzaMosku, 1910(e)ko hamarkada (66/76 urte)
Familia
AitaLuka Kushelev
AmaNataliya-Karolina Kusheleva
Ezkontidea(k)Q105994751 Itzuli  (1868 -  1873)
Ivan Davidovski (en) Itzuli  (1877 -  1900(e)ko hamarkada)
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Kushelev (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakCommunarda eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaLehen Internazionala
Union des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés (en) Itzuli

Elisabeth Dmitrieff (errusieraz : Елизавета Дмитриева, Elizaveta Dmitrieva), jaiotzaz Elizaveta Loukinitchna Koucheleva (errusieraz: Елизавета Лукинична Кушелева) 1851 azaroaren 1ean jaio zen Voloken, Toropets ujezdeko herrian (Pskoveko gobernaritza, Errusiako Inperioa), eta 1910 edo 1918an hil zen, politikaria, militante feminista, sozialista eta komuneroa izan zen.

Familia aristokratiko batean jaio zen eta hezkuntza pribilegiatua jasotzeko aukera izan zuen, baina emakume, atzerritar eta alaba ez-legitimo izaerak, aristokrazia errusiarrean baztertua izatera eraman zuen, egoerak marxismoaren filosofia eta Nikolai Txernishevskiren ideia erradikalen inguruko interesa piztu ziotelarik. Txernishevskiren Zer egin? eleberrian irakurritakoak praktikara eraman nahian, artel ereduan (ekoizpen kooperatiba errusiarrak) oinarritutako errota kooperatiboa sortzen saiatu zen San Petersburgon, bertako zirkulu sozialistetan parte hartzen zuen bitartean.

Familiarengandik ihes egiteko ezkondu, eta Genevara joan zen ikastera; han, La Cause du Peuple (Narodnoie Dielo) egunkari sozialista zuzendu zuen, eta Langileen Nazioarteko Elkartearen atal errusiarraren sorreran parte hartu zuen. Lehen Internazionaleko harreman sarearen bitartez Genevatik Londresera joan eta Karl Marx ezagutu eta Errusiako instituzio komunalen (artel eta obstxinak) eta sozialismoaren inguruko eztabaida eta lanketa intelektuala burutu zuen. Londresen zegoela, Pariseko langileen altxamendua jakin zuenean, Parisera joan zen Internazionaleko kide bezala.

1871ko Parisko Komunako eragile nagusietakoa izan zen. Apirilaren 11an Parisen Defentsa eta Zaurituen Zaintzarako Emakumeen Batasuna sortu zuen, emakumeen eskubideak sustatzeko eta emakumeen lan-baldintza duinak defendatzeko Frantziako lehen elkartea. Emakumeen Batasunaren bitartez auzoz auzo kontsumo eta ekoizpen kooperatibak sortu zituzten, emakumeen autonomia baldintzak, lanaren burujabetza eta baldintza material duinak sortzeko asmoz.[1]Komunako abagunea hainbat ideia praktikan jartzeko lana Versallestarren errepresioaren hasierak eten zuen. Parisko erresistentzian modu aktiboan borrokatu zuen, Aste Odoltsua bezala ezagun egin zen sarraskian.

Aste Odoltsuan biziraun ondoren, Genevara ihes egin zuen, eta handik Errusiara itzuli zen. Han Ivan Davidovskirekin ezkondu eta hau Siberiako erbestera kondenatua izan zenean, erbestera lagundu zion. Identitatea gordetzera behartua egon zen, polizia frantses, suitzar eta errusiarra bila zuelarik, eta ondorioz bere iragan komuneroa gorde behar izan zuen, bere bizitzako azken urteetan gertaera hauek ahanzturan utzi zituelarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Ross, Kristin. (2016). Lujo comunal : el imaginario político de la Comuna de París. Akal, 36 or. ISBN 978-84-460-4358-4. PMC 1119016184. (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Elisabeth Dmitrieff
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?