For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for El Español.

El Español

El Español
Motaonline egunkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaMadril
Historia
SortzaileaPedro J. Ramírez, María Ramírez (en) Itzuli, Eduardo Suárez (en) Itzuli eta Q54805980 Itzuli

elespanol.com
Facebook: elespanol2015 Twitter: elespanolcom Instagram: elespanol2015 Edit the value on Wikidata

El Español gaztelerazko hedabide digitala da, Madrilen egoitza daukana. Pedro J. Ramírezek sortu zuen 2015ean eta gaur egun arte zuzendaria da. Logotipoa lehoi baten burua da eta hedabide hau soilik online formatuan eskuragarri dago.

Pedro J. Ramírez 2014ean El Mundo egunkariaren zuzendaria izateari utzi ondoren sortutako hedabidea da El Español. Bere alabarekin batera sortutako proiektua da, Maria Ramírez Fernández, hedabidearen izenaren eta enpresaren sortzailea, bai eta bere senarra Eduardo Suárez ere[1]. Hedabide honen berezitasun nagusia da sortu aurretik interes ikaragarria eragin zuela, bai akzionisten bai kazetariengan. Hasieratik Ramírezek hedabide ezberdina zela adierazi zuen hainbat elkarrizketetan[2], eta zuzendariaren ospea kontuan hartuta honek irrika piztu zuen.

Ezberdintasun horiek hasieratik nabari ziren, enpresa bultzatzeko crowdfunding-aren bitartez[3]. Crowdfunding konbentzionaletan ez bezala, Ramírezek akzionista eta biztanle guztiei enpresaren sorreran parte hartzearen aukera eman zien, partizipazio sozial baten truke. Honek propietatea, bozketa eskubidea eta dibidendu eskubidea ematen zien.

Atal nagusiak:

  • Última
  • España: Eremu nazional espainolaren inguruko informazioa
  • Opinión
  • Mundo: Eremu internazionalaren inguruko informazioa
  • Invertia: Ekonomiaren inguruko informazioa
  • Deportes
  • Cultura
  • Ciencia y Salud
  • Reportajes
  • La Jungla: Gizartearen inguruko informazioa

Blog atalak:

  • Bluper: Telebistako kate nagusien inguruko bloga
  • Omicrono: Informazio teknologikoa eskaintzen duen bloga
  • Cocinillas: Janariaren inguruko bloga
  • MagasIN: Emakumeentzako eskainitako bloga
  • Jaleos: Prentsa arrosako bloga
  • ¿Cómo hacer…?: Biztanleriaren hainbat galderei erantzuteko sortutako bloga
  • El Bernabéu: Real Madrid futbol taldearen inguruko bloga
  • El Androide Libre: Android enpresaren inguruko bloga
  • Vandal: bideo-jokoen inguruko bloga
  • Series y Más: zinema eta serieen inguruko bloga
  • El Blog del Suscriptor: Harpidedunei eskainitako bloga, non artikulu propioak argitaratzen ahal dituzten.

Ildo editoriala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramírezek El Español hedabidea sortuko zuela adieraztean, hau hedabide “unibertsal, independentea, berritzailea, borrokalaria, plurala, zintzoa, inteligentea eta tuiteroa” bezala definitu zuen[4]. Dena den, gaur egun El Español utzi duten hainbat kazetarik adierazi dute hedabidea “klik” gehiago erakartzen dituzten gertaerei preferientzia ematen diela benetako kazetaritzari baino[5]. Nahiz eta hedabide berritzaile bat bezala hasi, gaur egun aditu gehienek hedabide erreakzionario bat bezala definitzen dute. Eskuineko hedabidea da, ikuspuntu nazionalista espainol batekin.

Zuzendaria: Pedro J. Ramírez. Zuzendari Orokorra: Mamen Vázquez.

Atal korporatiboan:

  • Jesús Doncel, Publizitateko Zuzendaria
  • David Murciano, Audientzien Zuzendaria
  • Daniel Muñoz, Estrategia Zuzendaria
  • Sergio Sanz, Teknologia Zuzendaria
  • Verónica Milo, Produktu Zuzendaria

Erredakzio atalean:

  • Miguel Ángel Mellado, Informazio Zuzendaria
  • Mario Díaz, Zuzendari Laguntzailea
  • María Peral, Laguntzailea Zuzendariari
  • Vicente Ferrer, Opinión eta Nacional atalen Zuzendariordea
  • Arturo Criado, Invertia atalaren Zuzendaria

Pedro J. Ramírezek bere kabuz aurrera eramandako proiektua izanik, enpresa argitaratzaile propio bat sortu zuen. Hasieran No Hace Falta Papel S.A. izena zeukan, baina 2016ean El León de El Español Publicaciones S.A. deitzera pasa zen. Ramírez enpresaren zuzendaria da eta hamahiru kontseilari gehiagok osatzen dute enpresa. Datu zehatzei dagokienez, 2019. urtean 8.974.073 euroko irabaziak izan zituen eta 10.786.774 euroko ondare garbia. Bezeroetatik 5.401.665 euro irabazi zituen eta hornitzaileetatik 2.905.773 euro.

El Español-ek, bere web orrialdearen arabera, 120.000 erabiltzaile erregistratu ditu eta 15.000 harpidetu. 5.000 akzionista baino gehiago ditu. Audientziaren artean, %51’9 gizonak dira eta %48’1 emakumeak, gehienak 25 eta 34 urte bitartekoak. Irakurleen ideologiari dagokionez, CISek 2015ean aurrera eramandako inkestetan ikus daiteke El Español hedabidearen irakurle gehienek PP eta Ciudadanos partiduak bozkatu zituztela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) ESPAÑOL, EL. «EL ESPAÑOL - Diario digital, plural, libre, indomable, tuyo» El Español (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. (Gaztelaniaz) Digital, Confidencial. (2015). «Pedro J. ha alquilado ya unas oficinas para su nuevo proyecto digital» Confidencial Digital (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  3. El diseño jurídico del crowdfunding de EL ESPAÑOL. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  4. (Gaztelaniaz) LD/Agencias. (2015-01-01). «El nuevo diario de Pedro J. Ramírez se llamará 'El Español' y llegará en otoño» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. (Gaztelaniaz) Digital, Confidencial. (2018-02-21). «Nueva salida en El Español por “el cambio en la línea editorial”» Confidencial Digital (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  6. (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» El Español (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  7. «Cargos y administradores de NOHACEFALTAPAPEL SL B87115226» www.infocif.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  8. «EL ESPAÑOL – Web de publicidad» publicidad.elespanol.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
El Español
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?