Eintracht Frankfurt
Ezizena(k) | Die Adler (Arranoak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1899 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Deutsche Bank Park edukiera: 58.000 lagun inaugurazioa: 1925 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Mathias Beck | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Dino Toppmöller | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 6.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.eintracht.de | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Eintracht Frankfurt (izen ososa Sportgemeinde Eintracht Frankfurt (FFV) von 1899) Alemaniako futbol talde ospetsuenetakoa da. Frankfurteko taldeak Alemaniako Liga eta Kopak irabazteaz gain UEFA Kopa bat ere irabazia badu. Eintracht izenak "laguntasuna" esan nahi du. Bere etxeko partiduak Deutsche Bank Park estadioan jokatu ohi ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1899an bi talde sortu ziren Frankfurten, Frankfurter Fußball-Club Viktoria von 1899 eta Frankfurter Fußball-Club Kickers von 1899 eta biek bat egin zuten 1911ean Frankfurter Fußball Verein (Kickers-Viktoria) sortuz. Hurrengo hiru urteetan iparraldeko liga irabazi zuen taldeak. 1920an beste bi taldek egin zuten bat, Frankfurter FV eta Frankfurter Turngemeinde von 1861 taldeek, eta talde berriari TuS Eintracht Frankfurt von 1861 izena jarriz.
Ordurarte talde guztiak futbol eta gimnasia taldeak ziren baina 1937an federazioak banatu egin ziren eta Turngemeinde Eintracht Frankfurt von 1861 (gimnasia) eta Sportgemeinde Eintracht Frankfurt (FFV) von 1899 (futbol) taldeek bide berriak hasi zituzten.
Gerra ondoren 1959an iritsi zen lehenengo titulua, Liga irabaztea lortu baitzuen. 1960an Europako Kopako finalera iritsi zen eta Real Madriden aurka galdu zuen. 1964ean Bundesliga sortu zen. Eintrachtek 1996 arte beti lehen mailan jokatu izan zuen (bost aldiz hirugarren eginez) baina ordutik aurrera lehen eta bigarren mailaren artean aritu da. Liga berririk irabazi ez duen arren baditu lau Kopa eskuratuak 70ko eta 80ko hamarkadetan. Europan ere titulu bat lortu zuen, 1980ko UEFA Kopa hain zuzen ere.
2016an 16. postuan gelditu zen eta jeitsiera play-offak jokatu zituen. Hurrengo bi urtetan Kopako finalera iritsi da eta 2018an txapelduna izan zen. 2022an bigarren aldiz eskuratu zuen UEFA Europa League txapelketa, finalean Glasgow Rangers penalti jaurtiketatan garaitu ondoren.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eintracht Frankfurt taldearen koloreak berau sortu zuten bi taldeek erabiltzen zituztenak dira, Frankfurter FC Viktoria (gorria eta zuria) eta Frankfurter FC Kickers (beltza eta zuria). Historikoki kolore gorria eta beltza erabili izan ditu nagusiki, baina 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan kolore nabarmenena zuria izan zen.
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanian: 6
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bundesliga (1): 1959
- Alemaniako Kopa (5): 1974, 1975, 1981, 1988, 2018
Nazioartean: 4
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- UEFA Kopa (2): 1980, 2022
- UEFA Intertoto Kopa (1): 1967
- Alpeetako Kopa (1): 1967
2024/2025 denboraldiko taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbakia | Izena | Jaiotze data | Nazionalitatea | ||
Atezainak | |||||
1 | Kevin Trapp | 1990-07-08 | Alemania | ||
33 | Jens Grahl | 1988-09-22 | Alemania | ||
40 | Kauã Santos | 2003-04-11 | Brasil | ||
Atzelariak | |||||
3 | Arthur Theate | 2000-05-25 | Belgika | ||
4 | Robin Koch | 1996-07-17 | Alemania | ||
5 | Aurèle Amenda | 2003-06-16 | Suitza | ||
13 | Rasmus Kristensen | 1997-07-11 | Danimarka | ||
21 | Nathaniel Brown | 2003-06-16 | Alemania | ||
22 | Timothy Chandler | 1990-03-29 | Ameriketako Estatu Batuak | ||
24 | Aurélio Buta | 1997-02-10 | Portugal | ||
29 | Niels Nkounkou | 2000-11-01 | Frantzia | ||
31 | Philipp Max | 1993-09-30 | Alemania | ||
34 | Nnamdi Collins | 2004-01-10 | Alemania | ||
35 | Tuta | 1999-07-04 | Brasil | ||
41 | Jérôme Onguéné | 1997-12-22 | Kamerun | ||
44 | Davis Bautista | 2005-02-16 | Ekuador | ||
Erdilariak | |||||
6 | Oscar Højlund | 2005-01-04 | Danimarka | ||
8 | Farès Chaïbi | 2002-11-28 | Aljeria | ||
16 | Hugo Larsson | 2004-06-27 | Suedia | ||
19 | Jean-Mattéo Bahoya | 2005-05-07 | Frantzia | ||
20 | Can Uzun | 2005-11-11 | Turkia | ||
23 | Krisztián Lisztes | 2005-05-06 | Hungaria | ||
26 | Éric Junior Dina Ebimbe | 2000-11-21 | Frantzia | ||
27 | Mario Götze | 1992-06-03 | Alemania | ||
28 | Marcel Wenig | 2004-05-04 | Alemania | ||
36 | Ansgar Knauff | 2002-01-10 | Alemania | ||
45 | Mehdi Loune | 2004-05-14 | Alemania | ||
47 | Noah Fenyő | 2006-01-30 | Hungaria | ||
Aurrelariak | |||||
7 | Omar Marmoush | 1999-02-07 | Egipto | ||
9 | Igor Matanović | 2003-03-31 | Kroazia | ||
11 | Hugo Ekitike | 2002-06-20 | Frantzia | ||
32 | Faride Alidou | 2001-07-18 | Alemania | ||
48 | Junior Awusi | 2006-01-17 | Espainia | ||
49 | Anas Alaoui | 2006-04-20 | Maroko |
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eintrachtek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1968/1969 | Ferien Kopa | Final zortzirenak | Athletic Eintracht |
1-0 1-1 |
Eintracht Athletic |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) Eintrachten webgune ofiziala
- (Alemanez) Eintrachtzaleen webgune ez-ofiziala
- (Alemanez) (Ingelesez) Commerzbank-Arena Zelaien webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
2022-23ko Alemaniako Bundesliga | |
---|---|
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg |
| |||||||||||
|
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.