For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Definizio.

Definizio

Definizioak laburra eta zehatza izan behar du.

Definizioa adigai bati dagozkion ezaugarriak formula zehatz baten bidez mugatzen duen esaldia edo azalpen testu laburra da.

  • Definizio on batek, batez ere, lehen esaldian mugatu behar du azaldu nahi duen adigaia. Entziklopedietan, lehen esaldi horri testu bat eransten zaio, azaldu nahi den adigaia hobeto azaltzeko.
  • Definizioak laburra izan behar du.
  • Definizioak zehatza izan behar du, definitzen dena antzeko adigaiekin ez nahasteko informazioa eskaini behar da.
  • Definizioan hiperonimoa agertuko da askotan. Adibidez, mahai hitzaren definizioan, altzari hiperonimoak agertu behar du: gauza edo objektu hitzak ez dira definiziorako nahiko zehatzak.
  • Definizioak definitzen dena bere osotasunean deskribatu behar du: mahai hitzaren definizio egokiak edozein mahaitarako balio behar du.
  • Definizioak definitu nahi duenerako bakarrik balio beharko du, ezin izango du antzeko adigairen bat ere deskribatu.
  • Aditz bat definitzeko, beste aditzen bat erabili beharko da, objektu bat deskribatzeko, hiperonimoa.
  • Hitz askok adiera bat baino gehiago dituzte. Definizioan adiera horien berri eman behar da.
  • Definizioa idazteko sinonimoak erabil daitezke.

Definizio bat idazteko, zer ez da egin behar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Definizio tautologikoak saihestu behar dira.
  • Definitzen den hitza edo bere eratorriak ez dira definizioan erabili behar. Esate baterako, definizio hitzaren definizioa idazterakoan, ez dugu definitu aditza erabiliko.
  • Definizioan ez da estilo alokutiboa erabili behar. Irakurleari bigarren pertsonaz mintzatzea ez da definizioen estilo txukuna: esate baterako, gosea definitzean, ez da ederra jateko gogoa duzunean... bezalako moldea erabiltzea.
  • -enean moldea ere saihestu egin behar da: hots, desegokia da elurra definitzeko, ...hotz handia egiten duenean... idaztea.
  • Definizioan ez da zertan adibiderik sartu. Entziklopedietako azalpen testuetan bai, baina definizio labur batean ezin da adibidea definizioan txertatu: ibaia: Nilo edo Amazonas bezalakoak.
  • Sinonimoek beren lekua dute, baina sinonimo huts batek ez du definizio estatusika.

Definizioak idazteko zenbait molde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Erlatibozko esaldiak oso erabilgarriak dira definizioak idazteko.
  • -(e)n + izena (definizio-oina); musa: ...inspirazio iturri diren izakiak...
  • -en + izena (definizio-oina) + adjektibo; ...lau soka dituen musika-tresna zaharra...
  • -tako / -riko + izena (definizio-oina); ...bi hidrogeno atomo eta oxigeno atomo batez osaturiko molekula...
  • Esanahi bereko aditza erabiliz: irauli: ...hankaz gora jarri...
  • -az esaten da.
  • -ri esaten zaio / -ri deitzen zaio.

Definizio bat ebaluatzeko galdera sorta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioa noraino den txukuna ebaluatzerakoan, BAI erantzuna behar duten galderek definizioa nondik hobetu erakutsiko digute:

  • Definizio horrek nahi dugunaz gain beste zerbait ere definitzeko balio du?
  • Definizio horrek definizio-gaiaren aldaera guztietarako balio du?
  • Alferrikako datuak agertzen dira definizioan?
  • Beharrezko datu guztiak agertzen dira? Nahikoa zehatz da definizioa?
  • Luzeegia da? Laburregia?
  • Ulergaitza?

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Definizio
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?