For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Brinkola (telesaila).

Brinkola (telesaila)

Brinkola (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Asier Altuna eta Telmo Esnal
IzenburuaBrinkola
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua1
Atalak13
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma eta thriller television series (en) Itzuli
Iraupena35 minutu
Grabazio lekua(k)Arroa Goia, EITB Donostia eta Zumaia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Asier Altuna
Telmo Esnal

Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2009ko apirilaren 19a
Amaiera-data2009ko uztailaren 19a
kronologia
Wazemank Brinkola (telesaila)

Brinkola Euskal Telebistako umore eta intrigazko telesaila da. Aupa Etxebeste! filmaren sortzaileak izan ziren Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzenduta dago telesaila.[1] Nagusiki Arroa Goian,[2] baina baita Zumaian eta Miramongo platoetan ere filmatua izan zen. Bertan agertzen ziren aktoreak oro har Wazemank eta Noaoa saioetan aritutako berdinak ziren.

Telesaila nekazari inguruan girotuta dago[3] eta bertan agertzen diren pertsonaiak bereziak eta xelebreak dira. Gainera, aktore gehienek pertsonaia hauetako bat baino gehiago antzezten dituzte.


Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Brinkola mundutik bereiz bizi den herria da, biztanleek ez dute harremanik kanpoko inorekin. Garai batean trena heltzen zen bertara, baina gaur egun itxita dagoenez, jende gutxiago iristen da herrira. Hori dela-eta, bertako etxe eta herritarren janzkera eta orrazkerak oso zaharkituak geratu dira.

Horretaz gain, tren geltokiaren itxierak herritarrek justizia eta ekonomia beren erara kudeatzea ekarri zuen, guzti hori kontrolatuko zuen Koperatiba bat sortuz. Kanpotarrik ezean herritarrak eskarolaz elikatzen dira, nahiz eta haragijale porrokatuak izan. Kanpoko norbait agertzean aldiz, sekulako tripa-festa egiten dute eta harategia okelez hornitzen dute. Ezbairik gabe Brinkola misterioz betetako herria da.

Arestian aipatu bezala, aktore bakoitzak pertsonai bat baino gehiago antzeztu behar zituenez batzuetan arazoak sortzen ziren eszena batean bi pertsonai aldi berean bazeuden. Kasu hauetan aktorea ez zen beste pertsona batek egin behar izaten zuen pertsonaia horietako batena. Produkzio zuzendaria den Ander Sistiagak esaterako, ia pertsonaia guztiak doblatu behar izan zituen, baita emakumeak ere, bere bizar eta guzti.

Telesailaren filmazioa 2008ko irailaren 29tik abenduaren 19 bitartean egin zen eta denbora tarte horretan ez zuten izan eguraldia lagun. Bi egunetan soilik izan zuten ateri eguna eta elurrak ere bisita egin zien abenduan.

Atalak Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 Eskarola 2009ko apirilaren 19a
2 Oinalak 2009ko apirilaren 26a
3 Akersoro 2009ko maiatzaren 3a
4 Kia 2009ko maiatzaren 10a
5 Komerianteak 2009ko maiatzaren 23a
6 Manuel 2009ko maiatzaren 30a
7 Beti Manuel 2009ko ekainaren 6a
8 Karabana 2009ko ekainaren 14a
9 Antzua 2009ko ekainaren 21a
10 Razionamendua 2009ko ekainaren 28a
11 Mantxa 2009ko uztailaren 5a
12 Roman 2009ko uztailaren 12a
13 Jai 2009ko uztailaren 19a
  • Anjel Alkain:
    • Xalbador (Koperatibako kidea eta txokoaren jabea)
    • Luixa (Martinen ama)
    • Petri (petrikiloa)
  • Jon Iraola:
    • Martin (harakina eta Koperatibako kidea)
    • Martzial (Jaxinto eta Ttikiyarekin batera piezetaz arduratzen da)
  • Mikel Pagadizabal:
    • Bittori (Xalbadorren arreba eta Doloxen bixkia)
    • Jaxinto (Martzial eta Ttikiyarekin batera piezetaz arduratzen da)
  • Mikel Laskurain:
    • On Ramon (lehen apaiza)
    • Manuel (herrira etorritako belarjalea)
  • Ainere Tolosa:
    • Fina (ile-apaintzailea eta Markoren emaztea)
  • Egoitz Lasa:
    • Marko (Koperatibako kidea)
    • Maixabel (Remigioren alarguna)
  • Iñake Irastorza:
    • Rufina (Koperatibako kidea eta ultramarinosen jabea den elbarria)
    • Brinkola txiki (bertsolari eroa)
  • Anartz Zuazua:
    • On Ramon (bigarren apaiza)
    • Dolox (Xalbadorren arreba eta Bittoriren bixkia)
  • Ixabel Agirresarobe:
    • Ines (Rufinaren alaba)
    • Petra (petrikiloaren emaztea eta herriko eskolako irakaslea)
    • Roman (burua galdu eta etxetik irteten ez den brinkolarra)
  • Pedro Arizaga:
    • TTikiya (Martzial eta Jaxintorekin batera piezetaz arduratzen da eta Pakita oiloa du beti berekin)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Brinkola (telesaila)
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?