For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Boulevardeko erlojua.

Boulevardeko erlojua

Boulevardeko erlojua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′20″N 1°59′05″W / 43.32219°N 1.98472°W / 43.32219; -1.98472
Map

Boulevardeko erlojua Gipuzkoako Donostia hiriburuko Boulevardeko kioskoaren ondoan dagoen erloju bat da.

Boulevardeko erlojua Donostiako Boulevard zumardian dago, bertako kioskoaren ondoan, San Jeronimo kalearen muturretako batetik gertu. Erlojua kapitel korintioar baten gainean dago kokatua, zutabe zuri baten puntan. Zutabe honen behealdean SS 1895 inskripzioa agertzen da, eta litekeena da hauek hiriaren gaztelaniazko San Sebastian izenaren inizialak eta zutabearen diseinu data izatea[1].

Gaur egungo erlojua ez da hasiera batean instalatu zen berbera, eta ez dago jatorrizko kokapenean ere. Lehenengo erlojua 1892ean ipini zen, San Jeronimo kalea eta gerora Boulevard zumardian bilakatuko zen Plaza Zaharrak osatzen zuten kantoian, bertako arkuetako harri-zutabe batean. Erlojua instalatzea urte horretako uztailaren 1ean erabaki zuen Donostiako Tranbia Konpainiak, bulegoak kantoi horretan baitzeuzkan eta Plaza Zaharra tranbien geraleku nagusia zelako, gidari zein inspektoreentzat erlojua lagungarri izango zelakoan[2]. Orratzetako erloju mekaniko hau 1958an zenbakiak zuzenean erakusten zituen erloju elektriko batek ordezkatu zuen, Solari italiar markakoa[3]. 1999an Boulevarda birmoldatu zenean, erloju elektrikoa kendu eta orratzetako erloju berri bat ipini zen, baina ez San Jeronimoko kale-kantoiari atxikituta, baizik eta Boulevardeko kioskoaren ondoan espresuki kokatu zen zutabe baten gainean[2].

Erlojua kultura herrikoian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiar belaunaldi askotarako erlojua topagune ohikoa izan da. 2001ean Urtz rock taldeak abesti bat plazaratu zuen erlojuan inspiratuta.

Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez (2014) liburuan Boulevard-eko erlojua izeneko ipuin bat ageri da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Largo, Gontzal. (2008). «Dos relojes con sorpresa» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-08-18).
  2. a b (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. (2013). El reloj del bule. (Noiz kontsultatua: 2016-08-18).
  3. (Gaztelaniaz) Sada, Javier. (2008). «El reloj del Boulevard controlaba los trolebuses» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-08-18).
  4. «Inon ez inoiz ez» Oharrak & Hondarrak (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Boulevardeko erlojua
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?