For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia
Datuak
Izen ofiziala
Consejo General del Poder Judicial
Izen laburraCGPJ
Motaerakunde autonomoa eta judicial council (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaRafael Mozo Muelas (en) Itzuli eta María Isabel Perelló Doménech
Egoitza nagusi
Osatuta
Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Bokala
Historia
Sorrera1978
Jasotako sariak
San Raimundo Penyafortekoaren Ordenaren Gurutze Handia San Raimundo Penyafortekoaren Ordenaren Gurutze Handia  (2013)
webgune ofiziala

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia edo CGPJ (gaztelaniaz: Consejo General del Poder Judicial) 1978ko Espainiako Konstituzioaren arabera, Espainiako botere judizialaren gobernu-erakunde gorena da. Bere funtzio nagusia epaile eta magistratuen independentzia bermatzea da Estatuko beste botereetatik.

Espainiako Konstituzioak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ezartzen du 122.2 eta 122.3 idatz zatietan, eta beste inon ez du aipatzen:

«

2.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia beraren gobernurako organoa da. Lege organikoak ezarriko ditu haren estatutua, eta kideen bateraezintasun- araubidea eta eginkizunak, batez ere, izendatze, igotze, ikuskatze eta diziplina-araubideari dagokionez.

3.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia osatuko dute Auzitegi Goreneko lehendakariak, bera buru izanik, eta Erregeak bost urterako izendatutako hogei kidek. Hogei horietatik hamabi, kategoria judizial guztietako epaile eta magistratuen artetik izendatuko dira, lege organikoak ezarriko duen eran; lau, Diputatuen Kongresuak hala proposaturik; eta beste lau, Senatuak hala proposaturik. Azken bi kasuotan, izendapena abokatu eta bestelako legelarien artetik egingo da, eta kideen hiru bostenak izendapenaren aldeko botoa eman beharko du; izendatuek ospe handikoak izan beharko dute, eta hamabost urtetik gorako esperientzia izan beharko dute beren lanbidean.

»
Espainiako Konstituzioa, 122. artikuluko 2. eta 3. idatz zatiak[1]

Konstituzioak ez du aipatzen Kontseilu Nagusiaren independentzia, ez eta Kontseilu Nagusiak dituen eginkizunak ere, epaileak gobernatzeko eginkizunaz beste.

CGPJeko kideak (bokalak) Gorte Nagusiek hautatzen dituzte, Diputatuen Kongresuan eta Senatuan,[2] hiru bosteneko gehiengoaz. Erakundeko presidentea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalen mahaiak hautatzen du. Formalki erregeak izendatzen ditu ondoren.

  • Kontseiluaren Presidentea.
  • Presidenteordea.
  • Kontseiluaren mahaia.
  • Bokalak. 20 kide dira.

Funtzioak eta eskumenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Epaitegi eta tribunalen ikuskaketa.
  • Epaile eta magistratuen aukeraketa, heziketa, kargu-igoerak, egoera administratiboak eta diziplina-erregimena.
  • Auzitegi Goreneko epaile eta presidentearen izendapena Errege Dekretu bidez, Justizia ministerioaren bitartez.
  • Kontseiluko Idazkari Nagusiaren izendapena eta kabineteko kideen hautaketa.
  • Eskola Judizialaren funtzionamendua.
  • Kontseiluaren aurrekontuak egi, exekuzioa zuzendu eta kontrolatu.
  • Legeak behartzen dituen beste hainbat funtzio.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Espainiako Konstituzioaren testua, IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren itzulpenetik hartua. Itzulpen horrek ez du balio juridikorik (gaztelaniazko jatorrizko testua da balio duena), baina itzulpen hori erabili ohi da euskarazko lege testuetan, aipamenak egitean.
  2. http://www.poderjudicial.es/eversuite/GetDoc?DBName=dPortal&UniqueKeyValue=80882[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?