For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Bizkaiko Badia Gasa.

Bizkaiko Badia Gasa

Bizkaiko Badia Gasa
Bizkaiko Badia Gasa, ezkerretara, eta Bizkaiko Badia Elektrizitatea, erdialdean
Bizkaiko Badia Gasa is located in Euskal Herria
Bizkaiko Badia Gasa
Informazio orokorra
Koordenatuak43°21′43″N 3°05′48″W / 43.362°N 3.0966°W / 43.362; -3.0966
UdalerriaZierbena
 Euskal Herria
Energia motaBirgasifikazio zentrala
JabeaEnagas eta EVE[1]
EragileaBahía de Bizkaia Gas S.L.
Eraikitze urtea2001
Martxan jartzea2003ko abuztuaren 8a
Funtzionamendua
EgoeraMartxan (3)
Talde kopurua3
ErregaiaGas natural likidotua

Bizkaiko Badia Gasa (BBG) Enagas eta EVE enpresek Zierbena udalerrian kudeatzen duten gas naturala gorde eta birgasifikatzeko zentrala da. Superportuan kokatzen da, Luzero puntan hain zuzen ere, Bizkaiko Badia Elektrizitatea zentral termoelektrikoaren ondoan, non BBGn birgasifikatutako gas naturala erregai modura erabiltzen baiten elektrizitatea ekoizteko.

2003ko abuztuaren 8an jarri zen martxan, 264 milioi euroko inbertsioaren eta 30 hilabeteko eraikuntza lanen ondoren. Terminalaren emisio-gaitasuna 800.000 m³ (n)/h gas da.

BBG Bilboko portuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BBGk 150.000 m²ko azalera hartzen du, eta hurrengo instalazioek osatzen dute:

Kaia, gasontziak porturatu eta gas natural likidotua (GNL) deskargatzeko. Kaiko lehorreko plataforman beso batzuen bidez GNLa deskargatu eta tangetara bidaltzen da. Kaiak ez du ahalbidetzen itsasontzi bat baino gehiagok aldi berean deskargatzea. Porturatu zen lehen gasontzia British Innovator izan zen, 2003ko abuztuaren 8an. GNLa batik bat Trinidad eta Tobago, Venezuela, Norvegia, Katar, Nigeria eta Egiptotik dator.

Tangak, GNLa metatzeko. Hiru tanga daude, bakoitzak 150.000 m³ko edukiera duelarik, eta horietariko azkena 2014ko azaroan martxan jarri zen.[2]

Lainoztagailuak, GNLa birgasifikatzeko, hau da, gas natural bihurtzeko. GNLa tangetatik lainoztagailuetara pasatzen da, non gasari tenperatura igoarazten zaion, itsasoko ura erabiliz. Ura Bizkaiko Badia Elektrizitatea izeneko zentral termoelektrikoaren hozte prozesuan erabilitako bera da, eta bi zentraletatik pasa eta gero itsasora isurtzen da.[3]

Behin gas natural bihurtuta, gasa Bizkaiko Badia Elektrizitatea zentralera bidaltzen da, bertan erregai modura erabilita elektrizitatea ekoizteko.

2015eko urtarriletik geroztik hurrengoak dira BBGren akziodunak:[4]

BBG sortu zenean akziodunak Iberdrola, EVE, BP eta Repsol ziren, bakoitzak BBGren %25a zuela.

2009an Iberdrolak bere partaidetza Deutsche Bank taldearen RREEF enpresari saldu zion, eta urte berean BPk ere bere akzioak saldu zizkion Enagasi, zeinak 65 milioi euroren truke eskuratu baitzituen.

2010ean Repsolek bere partaidetza saldu zien gainontzeko akziodunei, Enagasek akzioen %15a, EVEk %5a eta RREEFk %5a erosi zituztela.[5]

2015ean Enagasek Deutsche Banken RREEF enpresari erosi zizkion bere akzioak, BBGren %30a, alegia. Hala, Enagas BBGren %70aren jabe da, gainontzeko %30a EVEren esku dagoela.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bahía de Bizkaia Gas. «Cambio de accionariado en BBG» (Noiz kontsultatua: 2015-01-22).
  2. Bahía de Bizkaia Gas. «Bahía de Bizkaia Gas obtiene el Acta de puesta en Servicio de sus nuevas instalaciones» (Noiz kontsultatua: 2015-01-22).
  3. Bahía de Bizkaia Gas. «Bahía de Bizkaia Gas-era Bisita birtuala» (Noiz kontsultatua: 2013-06-21).
  4. Bahía de Bizkaia Gas. «Bazkide Parte-hartzaileak» (Noiz kontsultatua: 2013-06-21).
  5. El País. «Nuevo cruce de acciones en Bahía de Bizkaia Gas» (Noiz kontsultatua: 2013-06-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Bizkaiko Badia Gasa
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?