For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Belaunketa.

Belaunketa

Belaunketa

Belaunketa landareen ugalketa asexual mota bat da, landare-amaren airetiko zati bat lur azpian sartu eta sustraiak garatzean beste landare berri bat sortzeko. Baratzezaintzan erabiltzen da teknika hau, batez ere landare zurkarak ugaltzeko aldaxkatzea zaila denean. Belaunketa uda amaieran edo udazken hasieran egin ohi da.

Landare batzuk berez belauntzen dira, adar batek lurra ukitu eta sustraiak geratzen dituenean. Gero, landare-amagatik banandu eta ondorioz landare berri bat sortzen da.

Teknika hau II. mendean deskribatu zen lehen aldiz, Katon Maior erromatarrak idatzi De agri cultura (Nekazaritzaz) lanean[1].

Mahatsondoa belauntzeari probenatzea deritzo, eta adar zatiari probena.

Berezko belaunketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marrubi landare bat berez belaundu da, estoloien garapenari esker.

Espezieen arabera, belaunketa berez suertatu daiteke. Horrela, berezko ugalketa asexuala izan daiteke.

Adibidez, marrubiak (Fragaria generoa) oso azkar ugaltzen dira horrela[2]. Landare batek zurtoin espezializatuak (estoloiak) eratzen ditu, lur gainean hedatzen direnak. Estoloi bat lur hezearekin luzaroan kontaktuan badago, sustraiak garatu eta landare berri bat eratzen da. Ondo sustraitzean, estoloia usteldu eta landare berria banatzen da. Lahar edo sasiak ere erraz belauntzen dira.

Belaunketa ohikoa da ere konifero batzuetan, Leyland altzifrea esaterako, zeinaren beheko adarrak berez sustraitzen diren lurra ukitzean. Horrela zuhaitz gaztez osatutako koroa bat eratzen da zuhaitz zaharragoen inguruan. Gauza bera gerta daiteke beste zuhaitz batzuekin, ezkiarekin esaterako[3].

Belaunketa artifiziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baratzezaintzan, landarearen aireko zati bat lur hezearekin kontaktuan ipintzen da, muturreko kimua bistan utziz,[4] sustraiak agertu arte. Orduan, landare-amatik banandu daiteke. Teknika ugari daude; hona hemen batzuk:

  • etzana
  • altsumatua
  • airekoa
Belaunketa etzana.
Belaunketa etzan jarraitua.

Belaunketa etzana, adar malguak dituzten landareentzat da egokia. Beheko adar gazte bat hostogabetu eta erdiko tartea lurreko zulo batean sartu behar da. Uztai batek lur azpian mantentzen du eta zurkaitz batek adarraren muturra lurretik kanpo. Lurrean sartu-irten ugari egiten badira, "belaunketa (etzan) jarraitua" edo "serpentinazko belaunketa"[5] esaten zaio.

Lurpeko zatia pixka bat ebaki daiteke eta auxina fitohormonarekin (edo sahats-urarekin) igurtzi, sustraitze aukerak areagotzeko.

Lurra hezea mantendu behar da, sustraitzea errazteko, baina drainatua adarra edo zurtoina ez usteltzeko. Hondar eta lurrustel nahasketak, eta konpost edo lasto geruza lodi batek, baldintzak hobetzen dituzte.


Altsumatze belaunketa.

Altsumatze belaunketa[5] teknika egokia da altsumak erraz sortzen dituzten landareentzat, hala nola fruta-arbolak eta mentu-oinak.

Neguan, landare-ama mozten da lurretik hamar bat zentimetrora. Udaberrian, ipurdian kimu berriak (altsumak) ematen ditu. 10 cm inguru direnean, tontor bat egiten da hondar eta lurrustel nahasketa erabiliz, eta altsumak erdi-lurperatu. Hurrengo neguan, altsumek sustraiak egin dituztenean, erauzi eta birlandatu behar dira landare berriak lortzeko.

Aireko belaunketa (Limonium dendroides).

Aireko belaunketa egokia da sustraitze zaileko zuhaixkentzat edo barneko landareentzat. Horretarako, adar baten erdialdea hostogabetu behar da, ebaketa egin, eta bildu zorro batekin hondarrez eta lurbeltzez beteta. Zorroa hezea mantenduz, sustraiak eratu eta adarra erauzi ahal izango da. Beste teknikak ez bezala, airekoan ebaketa eta hormona nahitaezkoak dira.

Mahastizaintzan, "probenatzea" belaunketa mota bat da, non mahats orpoa edo aihena guztiz lurperatzen den altsumak berreskuratzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. De agri cultura, Belles Lettres argitalpena (1975), 51, 84 eta 85 or.
  2. M.A. Merlette. L'encyclopédie des écoles. 1863-12-6. 477 or.
  3. Arbres remarquables en Maine-et-Loire. Éditions du CAUE. 2003.
  4. Jakoba Errekondo. (2018-02-05). www.bizibaratzea.eus. .
  5. a b Garai, Egaña eta Gorospe (Itsasmendikoi). Landare ekoizpena. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Belaunketa
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?