For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Balea-bizar.

Balea-bizar

Balea-bizar
Xehetasunak
Terminologia anatomikoa

Balea-bizarra egiazko baleen goiko masailezurrari atxikitako adarkizko plaka da.[1]

Mistizetoek (odontozetoek ez bezala) ez dute hortzik, eta, horren ordez, «bizar» izeneko xafla-ilarak dituzte goiko masailezurrean. Leunak dira, malguak, ertz zarpiatuak dituzte, bi ilara paralelotan jarriak, orrazi handien antzekoak. Bizarrak keratinaz osatuta daude, ileak, adarrak, azazkalak edo lumak osatzen dituen substantzia berberaz.

Mistizeto espeziearen arabera, bizar batek 30 zentimetro baino gutxiago izan ditzake zere txikiaren kasuan, 4,5 metroko luzera Groenlandiar balean. Balea grisaren 150 eta xibartaren edo balea urdinaren 400 arteko kopurua du.[2]

Bitxia bada ere, mistizetoek hortz txikiak izaten dituzte fetu-fasean, baina garatzen diren bitartean desagertzen dira, eta jaio aurretik bizar iraunkorrak edukitzen dituzte haien ordez.[2]

Iragazki bidezko elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bale-bizarrek "iragazki bidezko elikadura" deritzon elikatze-prozesuan paper garrantzitsuena betetzen dute: barailak irekitzen dituzte igeri egiten duten bitartean, gero itxi egiten dituzte, eztarria eta mihia erabiltzen dituzte ura ahotik atera dadin bizarretan zehar, eta, horri esker, ura atera egiten da bizarren puntetako ile finen artean harrapakinak (arrain txikiak, kopepodoak, krilla...) harrapatzen dituzten bitartean.[3] Mistizetoak dira elikatze-metodo hori erabiltzen duten ornodun talde bakarra (flamenkoek eta karramarro-fokek antzeko metodoak erabiltzen dituzte, baina ez dute bizarrik), eta sistema horrekin garatu egin dira tamaina itzeletara iritsi arte.

Industriarako erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizarren ehuna luzetarako zuntzez osatuta dago, eta oso gorputz elastikoa da, malgua, erresistentzia ustelezina eta iraupen mugagabea dituena.[4] Horregatik, plastikoa eta beste material sintetiko batzuk asmatu aurretik erabiltzen ziren objektu ugari fabrikatzeko, hala nola, venenciak eta beste batzuk, baina, batez ere, kortseterian (gaur egun ere «baleak» aipatzen dira jantzietan, kortseetan...) eta euritakoen hagaxkak (baleak ere esaten zaie) egiteko, haien sendotasuna, arintasuna eta elastikotasuna dela eta.[4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2005]
  2. a b (Ingelesez) Tinker, Spencer Wilkie. (1988). Whales of the World. Brill Archive, 58-59 or. ISBN 0935848479..
  3. Ballenas, preguntas más frecuentes. in: My Animal Island. International Fund for Animal Welfare.
  4. a b «489. Uso de las barbas de ballena» (PDF) Semanario pintoresco español (Biblioteca Digital del Instituto de Historia del CSIC) III (102) 1838-3-11.
  5. (Gaztelaniaz) Walton, Stuart. (200?). Atlas ilustrado de los vinos del mundo. Susaeta Ediciones, 146 or. ISBN 843055694X..[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Balea-bizar
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?