Axular baserria
Axular baserria | |
---|---|
Axular baserriaren aurrealdea 2005ean. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Urdazubi |
Koordenatuak | 43°16′N 1°31′W / 43.27°N 1.51°W |
Arkitektura | |
Axular baserria Nafarroako Urdazubi udalerrian dagoen baserri bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NA-4402 errepidetik etorri ezkero herrigunera iritsi baina 200-3300 metro lehengo, Axular jartzen duen kartel hori eta beltz batek eskuinera dagoen erreka baten albotik doan mendi-bide bat hartu behar dela adierazten du, handik berrehunen bat metro egin ondoren, eskuinera jada zementuzko hesi batez inguraturiko lursail batean, baserria ikusgai dago..
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendean eraiki zen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nonbait ospea baldin badu, Euskal literaturako klasiko handia den Pedro Agerre Azpilkueta (1556-1644) idazlearen jaiotetxea izateagatik da, bertatik Axular bere ezizen ospetsua hartu zuen. Bertan jaio arren, hurbil dagoen Sara herrian hil zen, udalerri horretako apaiza izan baitzen.
Baserria zuri da eta leiho eta ate gorriak ditu. Aurrealdean balkoia eta armarria ditu, bai eta Axular bertan jaio zenaren oroitarria ere, Atzealdean, beste baserri edo etxebizitza berriago bat du.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pedro Agerre Azpilkueta Axular (1556-1644)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.