For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Aureli Argemi.

Aureli Argemi

Aureli Argemi

(2009)

CIEMENeko lehendakari

1974 - 2010
← baliorik ez - Carles Riera
Bizitza
JaiotzaSabadell1936ko otsailaren 1a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSabadell
Heriotza2024ko apirilaren 1a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakteologoa eta militante politikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaBeneditar

Aureli Argemí i Roca (Sabadell1936ko otsailaren 1aibidem, 2024ko apirilaren 1a) CIEMEN gobernuz kanpoko erakundearen sortzaile 1974an eta lehendakari emeritua izan zen, baita 1996an Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile eta idazleetako bat ere.[1][2]

Gutxiengo Etniko eta Nazioentzako Escarré Nazioarteko Zentroa da CIEMEN erakundea (katalanez: Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions), Aureli Maria Escarré-ren omenez sortua.[3]

Euskal Herrian erreferentea eta lankide bat izan zen Txillardegirentzat, EKBrentzat eta Iñigo Urrutiarentzat.[2]

1946 eta 1964 artean Montserrateko Abadian bizi izan zen; ikasle gisa lehenik, eta fraile gisa ondoren. Erromako San Anselmo Unibertsitatean eta Parisko Institutu Katolikoan lizentziatu zen teologian. 1965 eta 1968 bitartean Aureli Maria Escarré i Jané abadearen idazkaria izan zen Montserraten. Berekin batera deserriratu zen (1965-1968), frankismoko agintariek horretarako behartutakoan, Escarrék 1963an Le Monde egunkarian idatzitako eskutitzarengatik.[4]

Frankismoaren aurkako hainbat ekimenetan parte hartu zuen eta 1974an CIEMEN sortu zuen. 1970etik 1974ra bitartean, Vatikanoaren eta Francoren erregimenaren arteko akordioen aurkako lan kritikoak argitaratu zituen, izengoiti batekin.[4]

1985ean, Argemik alde batera utzi zuen bizitza monastikoa, eta funtsezko pertsona bihurtu zen katalanaren kultur dinamizazioan, baita esparru politikoan ere.[4]

2023an argitaratu zuen azken liburua: “La llavor sembrada. Memòries” (Ereindako hazia. Memoriak). 2021eko azaroan, 85 urte zituela, Greziara joan zen Lavrioko errefuxiatu-eremua bisitatzera, Atenastik 40 kilometrora, eta "Bakearen Ontzia" jardunaldian parte hartu zuen, herri kurduak gonbidatuta, kurduekin ere harreman onak izan baitzituen beti. Estaturik gabeko nazioei buruzko topaketa eta hitzaldiak izan ziren jardunaldi hartan.[4]

Gutxiengo nazionalen ezagutzaren eta errekonozimenduaren sustatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan handia egin zuen gutxiengo nazionalen ezagutzaren eta errekonozimenduaren alde. Besteak beste ekinbide hauetan partu hartu zuen:

  • 1988an Europako Estaturik Gabeko Nazioen Konferentzia sustatu zuen.
  • 1993an Herrien Eskubide Kolektiboen Fundazioa sortu zuen.
  • 1996an Katalanaren Aldeko Elkarteen Koordinadoraren (CAL) sortzaileetako bat izan zen. Urte berean Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile eta idazleetako bat izan zen.
  • 2005ean Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Plataformaren sorreran parte hartu zuen eta plataformaren lehendakaria izan zen.
  • Europa de les Nacions aldizkaria eta Nationalia egunkari digitalaren zuzendaria izan zen.
  • Hizkuntza Katalanaren Gizarte Kontseiluko kide izan zen.

Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonan onartu zen 1996an Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile eta idazleetako bat izan zen ArgemÍ. Ondoren bere Jarraipen Batzordeko kide izan zen. Bartzelonako Deklarazioa bezala ezagutzen dena 66 GKEk eta 41 PEN zentrok hizkuntza eskubideak eta bereziki hizkuntza gutxituak sustatzeko sinatutako adierazpena da.

Eskubide horiek ez dira inoiz indarrean sartu nazioarteko hitzarmen gisa, baina berrikuntza nabarmen bat egin zuen, lehenbiziko aldiz hizkuntza komunitateak eskubidedun subjektu gisa definitu zituelako.[2]

Deklarazioari babesa eman zioten mundu osoko hainbat pertsona ezagunek: Nelson Mandela Hegoafrikako presidenteak, Yasser Arafat PAE Palestina Askatzeko Erakundeko buruak, Shimon Peres Israelgo lehen ministroak, Tenzin Gyatso dalai-lamak, Desmond Tutu Hegoafrikako apartheid-aren aurkako ekintzaileak, Noam Chomsky AEBetako hizkuntzalariak, Rigoberta Menchu Guatemalako Bakearen Nobel saridunak, Adolfo Perez Esquivel Argentinako idazle eta Bakearen Nobel saridunak, eta gehiagok.[2]

  • Chiesa fascista e Stato Cattolico in Spagna (1970)
  • Il carcere vaticano (1972)
  • Rivoluzione o morte (1974) Burgosko prozesuari buruz.
  • I Paesi Catalani (1979)
  • Sobirania o submissió (1993)
  • Això és Europa (2002)
  • Petita història de l'abat de Montserrat Aureli M. Escarré (2008)
  • La llavor sembrada. Memòries. (2023)

Antzeko soziolinguistak beste hizkuntza batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argemík katalanarekin egin bezala, Ikuspuntu soziolinguistikotik antzeko ahaleginak egin dira beste hizkuntza batzuekin ere: Txillardegi euskararekin, Timo Riiho finlandierarekin, Ned Thomas Galesarekin, Kas Deprez flandrierarekin,[5][6] María Pilar García Negro galizierarakin, Lluís Vicent Aracil, eta Joan Coromines katalanarekin, eta okzitanierarekin ere Coromines bera.[7]

William McKey-rekin ere harremanetan egon ziren.

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016. urtean Sanduzelaiko Gurutzea jaso zuen. Gizalegezko Jarduketaren saria.
  • Bartzelonako Ohorezko Domina ere jaso zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Aureli Argemí. CIEMENeko zuzendaria» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  2. a b c d Rodriguez, Mikel. (2016). «Kolektiboen eskubide aldarria» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  3. (Katalanez) «Aureli Argemí: 'Catalunya té una gran responsabilitat en la construcció de la nova Europa dels pobles'» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  4. a b c d (Katalanez) Simon, Lluís. «Mor l'activista Aureli Argemí, que va ser secretari de l'abat Escarré a l'exili» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  5. Goitia, Koldo; Villagran, Carlos. (1991-12-26). «Kas Deprez eta Armel Wynants: Belgikan konfederazioa osatzeko aukera dago.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  6. Álvarez Enparantza, José Luis. (1994). «Kas Deprez eta Armel Wynants-ekin elkarrizketa» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (12): 41–50. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  7. Txillardegi. (1997-01-12). Jakintsu bat hil da. Euskaldunon egunkaria, 3 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Aureli Argemi
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?