For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Askimotz.

Askimotz

Askimotz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
GeneroaCynodon
Espeziea Cynodon dactylon
(L.) Pers.
BasionimoaPanicum dactylon

Askimotza (Cynodon dactylon) Poaceae familiako landare belarkara da. Gariaren familiakoa, zuztar etzan korapilatsua eta hosto luze eta zorrotzak dituena; hiru edo bost buruxka ematen ditu lasto motz baten muturrean.

Cynodon dactylon beste graminea batzuen aldean

Azalpen botanikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honen familia Poaceae da, lehen graminea deitzen zena. Cynodon generokoa da. Belar iraunkor bat da, esku bete bat garaiera hartzen duena, eta errizoma duena. Hosto lantzakarak ditu eta 3-5 buruxkako infloreszentzia, eskuko hatzen tankerara antolatuak. Buruxka bakoitzak lore txiki bakarra du.

Hostoak berde griskarak dira, baina estres hidrikorik gabe kolore berde sakon bat hartzen dute. Hosto laburrak dira, 4-15 cm luze, ertz indartsuez; lekak 1,5-7 cm luze izan ohi dira, bilotsuak erpinean, ligula menbranotsu ziliodunez, 0,2-0,3 mm luze, batzuetan bilotsuak ifrentzuan. Neguan klorofila galtzen dute, zurixkak izateraino.

Zurtoinak zut irteten dira, baina lurrera makurtzen dira; 1-30 cm bitartekoak. Zertxobait zapalduak dira, batzuetan pikor gorrindolez hornituak.

Sustrai sistema oso sakona izatera iritsi daiteke; gehienetan, sustrai masa lur azalaren 60 cm-ra dagoen arren, lehorte garaian, eta lurra ez bada oso gogorra, 2 m sakoneko sustraiak sor ditzake. Zurtoin edo lastoak lur azalean herrestatzen direnez, noduluetatik sustrai berriak sortzen dira, sare guztiz trinko bat eratu arte.

Hazien, estoloien eta errizomen bitartez ugaltzen da. Hazkundea 15 °C-tik gora hasten da, baina tenperatura egokiena du 24-37 °C bitarte; neguan, landarearen aireko zatia guztiz lehortzen da, lozorroan egoteko, eta kolore arrea hartzen du.

Fisiologiaren aldetik begiratuta, karbonoa finkatzeko eraginkortasun handiko sistema dauka, C4 bidea; artoak, azukre-kanaberak, basartoak edo amarantoak bezala.

Hazkundea eta erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau asko lantzen da klima bero eta epeletan, mundu guztian, 30° hego eta 30° iparreko latitudetan, eta urtean 500-2800 mm-ko euria den lekuetan. Itsaso mailatik 2200 m garaiera bitartean hazi daiteke arazorik gabe.

Lastertasun handiko hazkundea duenez eta zaurietatik azkar bizkortzen denez, oso erabilia da kirol zelaietan. Lehorte handiko lurraldeetan aurrera egiten du, beste belardi batzuek ez bezala, beroa eta lehorra ongi pairatzen baititu.[1]

Oso oldarkorra da beste espezieekin, eta inbaditzaile izatera aise iritsi daiteke, lantzen diren lurretan batez ere, aski baita lur puska txiki bat landarea hedatzeko. Kalteak sor ditzake garrazkiak lantzeko lurretan. Guztiz kentzeko, herbizidak erabili behar dira, sua edo etengabeko mozketa ez baitira aski deuseztatzeko.

Cynodon dactylon landarean potasio gatzak, tritizina eta inositol dauzka.[2]

Sendabelar gisa erabilzten da diuretiko gisa, gibelaren babesle eta hanturen aurka. Ez da erabili behar diuretiko gisa hipertentsioa edo kardiopatiak direnean, eta erabiltzekotan, medikuaren zaintzapean. Haurdun diren emakumeek ez dute hartu behar, abortua sortzeko gaitasuna izan baitezake.[2]

Errizoma erabiltzen da, 200 cc uretan egosita 20 g; ura kendu, errizoma txikitu eta berriro egosi 5 minutuz, 1,25 l urtean. Garratz samarra denez, menda belarrez edo makilgoxoarekin batera egosi ohi da.[2]

Christiaan Hendrik Persoon botanikoak deskribatu zuen Cynodon dactylon eta Synopsis Plantarum (1805) liburuan argitaratu zuen.[3]

Kromosoma kopuru hau dute askimotzak eta taxon zehaztugabeek: 2n=40.[4]

Landarearen izenaz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cynodon dactylon izenak zakur hortz esan nahi du, frantsesez chiendent, hain zuzen. Egutegi errepublikanoaren Eurikor hilabeteko 23. egunari ematen zitzaion izena. Dena dela, ez da ziurtzat jotzen frantsesezko chiendent zehazki askimotza ote den edo morfologiaz antzeko den beste belarren bat.

Cynodon grezieratik hartutako kuon (zakur) eta odous, odontos (hortz) zatiez osaturik dago, ziurrenik errizomak dituen kimu koniko gogor eta zorrotzengatik; dactylon latinezko izen bat da (hatz).

Euskal izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare belarkaretan ohikoa denez, askimotzak beste izen asko hartzen ditu Euskal Herrian, euskalkien eta, askotan, bailara edo herrien arabera. Euskararen Herri Hizkeren Atlasak izen hauek erregistratzen ditu Cynodon dactylon landarearen fitxan: muitabelar, mugita, xendena, sapabelar, khundeabelhar, khondera, errosariobedar, errosariobelhar, arrosariopikor, ildopiltzar, askibedar, gramabelar, gramenabelhar, arrestelübelhar, soamuri, aienbedar, alga, alkabelar, antoniobedar, atsoerio, basazalka, erpñabedar, hüxtübelhar, iaka, ilarbasa, landabelar, mandobedar, oytabedar, perejilbedar, siarbedar, traukekami, txominbedar, urdemutur, xaatxondo.[5]

Hiztegi batzuek jasotzen duten otsatz forma, ordea, ez du erregistratzen Euskararen Herri Hizkeren Atlasak.[6]

Dena dela, Euskaltzaindiaren Hiztegiak askimotz forma jasotzen du, arrosario-belar definizioarekin.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zicha, Ondrej. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
  2. a b c «Cynodon dactylon» web.archive.org 2009-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
  3. «Tropicos | Name - !Cynodon dactylon (L.) Pers.» legacy.tropicos.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
  4. Ikus A. Fernandes, M. Queirós (1969) Contribution à la connaissance cytotaxinomique des spermatophyta du Portugal. I. Gramineae Bol. Soc. Brot. ser. 2 43: 20-140.
  5. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, 590. Mapa: grama / chiendent / grama (Cynodon dactylon)[Betiko hautsitako esteka]
  6. Elhuyar hiztegiak eta Labayru hiztegiak, besteak beste, jasotzen dute otsatz forma, askimotz formaren sinonimotzat.
  7. Euskaltzaindiaren Hiztegia, askimotz sarrera.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Askimotz
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?