For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Asiar lehoi.

Asiar lehoi

Asiar lehoi
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera leo
Azpiespeziea Panthera leo persica
Meyer, 1826
Banaketa mapa

Asiar lehoia (Panthera leo persica) gaur egun Afrikatik kanpo bizi den lehoi-subespezie bakarra da. Munduan desagertzeko arriskurik handiena duten ugaztunetako bat da, libre bizi direnak Indiako Gujarat estatuaren hegoaldeko 1.412 km²-ko gune babestu batean bakarrik bizi baitira, Gir oihanean. Uste da 400 bat espezimen besterik ez direla (2010).

Lehoi asiarra Afrikako lehoiaren antz handia du, baina txikixeagoa da eta ez hain sendoa (160-190 kg arren kasuan, eta 110-120 kg emeen kasuan). Ilajea argixeagoa dute, eta kalparra gorriztagoa eta laburragoa, batez ere buruaren goialdean. Horregatik, belarriak beti agerian dituzte. Kalparra bularraldean hedatzen da. Ukondoetako ile-mototsa nabarmenagoa da Afrikako lehoiarena baino.

Jateko eta ugaltzeko ohiturak ere Afrikako lehoiarenak bezalakoak dira. Bakarka nahiz taldeka ehizatzen dute, eta haien harrapakin ohikoenak oreinak, antilopeak, basurdeak eta bufaloak dira. Oro har, lehoi asiarren taldeak txikiagoak izaten dira Afrikakoenak baino, eme-pare bat baino ez dira izaten, eta ez 4 edo 6 eme, Afrikako lehoien taldeetan gertatzen den moduan. Beharbada, harrapakinak txikiagoak direlako Afrikakoak baino.

Lehoi asiarra Babiloniako Istarren atean. Pergamo Museoa, Berlin).

Azterketa genetikoek adierazten dute lehoi asiarraren eta lehoi afrikarraren arteko bereizketa ez dela oso zaharra, duela ehun bat mila urtekoa gehienez ere. Lehoia, Afrikatik atera ondoren, azkar hedatu zen. Garai historikoaren hasieran, ohikoa zen Balkanetan, Anatolian, Kaukason, Ekialde Hurbilean, Persian eta Indian. Gilgameshen epopeiak (k. a. XXVII. mendekoa) dioenez, lehoia oso ugaria zen Mesopotamian, eta Ekialde Hurbileko zibilizazioen artelanetan maiz agertzen da. Indian bertan ere, lehoien marrazkiak ugariagoak dira tigreenak baino. Gaur egun, Indiako armarrian hiru lehoi agertzen dira, K.a. IV. mendeko Maurya Inperioko erregeen sinboloa baitziren.

Indian, 1948tik, guztiz debekatuta dago lehoiaren ehiza. 1969an Gir oihaneko 5.000 kilometro karratuetatik 1.412 kilometro karratu natura-erreserba izendatu ziren, eta 1975ean parke nazional bilakatu zen. Gobernuaren babesari esker, lehoien populazioa hazi egin da pixkanaka, baina subespeziearen kontserbazioa ez dago ziurtatuta.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Asiar lehoi
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?