Aritz Berraondo
Aritz Berraondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antzuola, 1976ko uztailaren 4a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Pilota | |
Aritz Berraondo Alberdi, pilota arloan Berraondo deituraz ezaguna (Antzuola, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 4a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen.
Eibarren 1998an Aspe enpresaren eskutik estreinatu zen profesional gisa. Bigarren mailan, 2001eko buruz buruko txapelketa irabazi zuen Xalaren aurka (22-16). Bi urte geroago ere finalera iritsi zen, baina orduko hartan txapeldunorde izan zen, Peñagarikanoren kontra galdu baitzuen (9-22). 2004an ere txapeldunorde izan zen, Galartza V.aren aurka galduta (22-12). Lehenengo mailan, Juantxo Kokaren aurka galdu zuen 2005eko buruz buruko txapelketa nagusiko estreinako partidan.
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001eko bigarren mailako buruz buruko txapeldun
- 2003ko bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde
- 2004ko bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde
Bigarren mailako buruz buruko txapelketako finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2001 | Berraondo | Xala | 22-16 | Atano III.a |
2003 | Peñagarikano | Berraondo | 22-09 | Aritzbatalde |
2004 | Galartza V.a | Berraondo | 22-12 | Labrit |
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) «Aritz Berraondo Alberdi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.