Arbaila
Arbaila ([aʁ̞βaiʎa]) Zuberoa osatzen duten hiru eskualdeetako bat da, Basabürüa eta Pettarrarekin batera. Azken erroldaren arabera (INSEE, 1999) 3.191 biztanle ditu.
Hamaika udalerrik osatzen dute eskualdea:
Eskualdeari Arbailetako mendilerroak ematen dio izena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdiaroaz geroztik Zuberoako foruen arabera eginiko banaketa administratiboan, herrialdea osatzen zuten hiru mezutegietako bat izan zen, harik eta iraultza frantsesaren ondotik Zuberoako berezko instituzioak abolitu (1790. urtea) eta egitura administratibo frantsesa (kantonamendua, departamendua, eskualdea) ezarri zuten arte.
Bi degeritan - bailaratan - banatuta zegoen: Arbaila edo Arbaila Handiako degeria - Garrabie, Zalgize, Ozaze, Mendikota, Doneztebe, Gotaine, Irabarne, Idauze, Mendi eta Arrokiaga herriek osatua - eta Peiriede edo Arbaila Txipia degeria - Altzürükü, Urdiñarbe, Muskildi, Phagola, Zühara eta Garindaine herriek osatua -.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuberoako eskualdeak | ||
---|---|---|
Araba | |
---|---|
Bizkaia | |
Gipuzkoa | |
Lapurdi | |
Nafarroa Beherea | |
Nafarroa Garaia | Baztan-Bidasoa • Erdialdea • Erribera • Erriberagoiena • Estellerria (Montejurra • Estellerriko Erribera) • Iruñerria • (Metropolialdea • Ibarrak) • Izarbeibar-Novenera • Larraun-Leitzaldea • Pirinioak • Pirinioaurrea • Sakana • Zangozerria |
Zuberoa | Arbaila (Arbiaila Txipia • Arbaila Handia) • Basabürüa (Ibarrezker • Ibarresküin • Barkoxe • Eskiula) • Pettarra |
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.