For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Anfiteatro.

Anfiteatro

Artikulu hau erromatarren garaiko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».
Erromako Koliseoa, Italia.
Erromako Koliseoa, Italia.

Anfiteatroa zibilizazio erromatarreko leku publiko handia da, biribila, inguruan mailadi edo harmailak dituena, ikuskizun publikoetarako erabiltzen zena.

Antzokia, anfiteatroa eta zirkua desberdinak ziren bai formaz baita funtzioez ere. Antzokia zirkuluerdiko forma zuen eta antzezlanak antzezteko erabiltzen zen. Zirkua, aldiz, eliptikoa zen eta zaldi-lasterketak egiteko erabiltzen zen.

Anfiteatroa hainbat espektakulu gauzatzeko erabiltzen zen: animalien arteko borrokak, animaliak eta pertsonen artekoak, Erromatar historiaren borroka famatuak taularatzeko... eta ikuskizun estimatuena zena, gladiatoreen borrokak egiteko.

Antzinako anfiteatro ezagunena, zalantzarik gabe, Italian dagoen Erromako Koliseoa da. Haren jatorrizko izena, latinez, Amphitheatrum Flavium zen.

Hizkera modernoan "anfiteatro" hitza erabiltzen da eserleku inklinatuak dituen aire libreko antzeztoki edo aretori esaten zaioa. Ikusleentzako eserlekuak alde bakar batean izan ohi ditu.

Hitza antzinako grezieratik dator, ἀμφιθέατρον ('amphitheatron'); osagaiak dira 'amphi' edo aldebikoa, ingurukoa, eta 'theatron' antzokia. Garai klasikoko antzokia, semizirkularra eta aire librekoa zen, eta bat besteari begira jarriz gero, biribila zen anfiteatroa sortzen zen, hala nola, Erromako Koliseoa, gorde den anfiteatro erromatar ezagunena.

Anfiteatroak gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anfiteatro garaikidea deitu dezakeguna, ordea, aire libreko teatro bat izan ohi da; sarritan malda bat profitatzen duena harmailak izateko. Etimologikoki ez da zuzena izango, anfi- aurrizkiak biribila izatea eskatuko lukeelako, baina terminoa hedatua dago, erdara nagusietan zein euskaraz, eta hiperzuzenketak alferrekoa dirudi. Adibideak:

Ikuskizunak zein jokoak egiteko erabiltzen ziren. Jokoak bi motatakoak ziren batez ere:

  • munera: gladiadoreen arteko borrokak
  • venationes, animalien arteko borrokak

Eraikuntza hauek erromatarrek propio sortutakoak dira K. a. II. mendean; beste zibilizazioetan ez dugu hauen aurrekaririk aurkitu. Anfiteatro zaharrenak Etrurian eta Campanian eraiki ziren.

Harea erdian zegoen eta hura inguratzen zuten harmailak lau taldetan bereizita zeuden:

  • foro berezi bat autoritateentzat
  • behekoa senatarientzat eta goi karguentzat
  • erdikoa pleberako
  • goikoa emakumeentzat eta eskubide gabeko pertsonentzat.

Enperadoreak berak, bere familiakoek, edo hirietako dirudunek ikuskizunak ordaintzen zituzten anfiteatroetan antolatzeko.

Antzinako anfiteatroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo anfiteatro finkoa Pompeian eraiki zen, K.a.70 urtean; Pompeian bertan aurkitutako inskripzio batek horrela adierazten du. Erroma hiriko lehendabizikoa Estatilio Tauro anfiteatroa izan zen, K.a. 29an eraikia. Dena dela, ezagunena Erromako Koliseoa edo "Flavio anfiteatroa" da; izena Flavia dinastiak eraikitzeko agindua eman zuelako datorkio. Zehatz-mehatz Vespasianok eman zion hasiera eta Tito haren semea bukaera eman zion. Eraikuntza hauek tamaina oso handiak zituzten.

Erromatar anfiteatroen katalogoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tarragonako Anfiteatro erromatarra.

Ondo kontserbatuta gutxienez 75 anfiteatro inguru ezagutzen dira gaur egun, Inperio Erromatarraren eraginpean eraikiak.

  • Cherchell, antzinako Caesarea Mauritaniae.
  • Lambaesisko aztarnategia, Tazoult-Lambèze inguruan.
  • Tipasa aztarnategia, kostaldean.
  • Petronell, antzinako Carnutum.
  • Zollfeld ( Maria Saal ), la antzinako Virunum. Gladiadoreen eskola zen.
  • Diocletianopolis, egungo Hisarya.
  • Marcianopolis, egungo Devnya.
  • Serdica, egungo Sofian.
Pulako anfiteatroa.
  • Carmona, (Sevilla).
  • Kartagena, antzinako Cartago Nova (Murtzia).
  • Méridako anfiteatroa, antzinako Emérita Augusta (Badajoz).
  • Cáparrako aztarnategia, Oliva de Plasenciatik gertu (Cáceres).
  • Italicako aztarnategia, Santiponcen (Sevilla).
  • Segobrigako aztarnategia, Saelicesen (Cuenca).
  • Sisapoko aztarnategia, Almodóvar del Campo tik gertu (Ciudad Real).
  • Kordoba
  • Leóngo aztarnategia.
Antzinako Capuaren Anfiateatroa.
  • Corinthus, egungo Corinto
  • Gortyna, egungo Gortina
  • Aquincum, egungo Budapest: bi anfiteatro, bata zibila, bestea militarra.
  • Brigetio, egungo Szőny
  • Lixusko aztarnategia, Larachetik gertu.
  • Uthina aztarnategia, Al Fahs (Zaghouan).
  • Acholla (cerca de la actual Chebba )
  • Kartagoko aztarnategia, Tunisiatik gertu.
  • Jebel Moraba.
  • Leptis Menor, egungo Monastir.
  • Makthar, antzinako Mactaris (Silianan).
  • Municipium Aurelium Commodianum, egungo Henchir Bou Cha.
  • Phredis Shift, egungo Sidi Khalifa.
  • Seressi, egungo Abouab Oum Eltik gertu.
  • Simitthus, egungo Chemtou.
  • Sufetula, egungo Sbeitla.
  • Tapsos, egungo Bekaltatik gertu.
  • Thaenae, egungo Sfax
  • Thingnica, egungo Ain Tounga.
  • Thuburbo Majus
  • Thugga
  • Thysdrus: El Djem Anfiteatroa
  • Ulissipira, egungo Ali Sidi Boutik gertu.
  • Uthina, egungo Oudna.
  • Utica:bi anfiateatro.
Aljerian, Tipasako Anfiteatroa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arboretum Anfiteatroa - bizkaia-aretoa - Bizkaia Aretoa - UPV/EHU» bizkaia-aretoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  2. «Basoka musika jaialdia: Miramongo anfiteatroa. Irailak 5» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  3. (Ingelesez) «Fall in Love with Red Rocks Ampitheatre | Visit Denver» www.denver.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Anfiteatro
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?