For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Ander Manterola.

Ander Manterola

Ander Manterola

Bizitza
JaiotzaZeanuri1934ko maiatzaren 23a (90 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, etnologoa, apaiz katolikoa eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Labayru Fundazioa
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: ander-manterola-aldekoa

Ander Manterola Aldekoa (Zeanuri, Bizkaia, 1934ko maiatzaren 23a) euskal etnografo, antropologo, irakasle eta apaiza bat da. Labayru institutuaren eta Etniker erakundearen sortzailea izan zen. Labayruko zuzendaria ere izan zen. Ohorezko euskaltzaina ere bada, 2002ko azaroaren 29an Euskaltzaindiak izendatua.[1]

Apaiza eta irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humanitateen lehen hiru urteak ikasi zituen Arteagako Apaiztegi Txikian (1945-1948); gero, Filosofia eta Teologia ikasi zuen Gasteizko Seminarioan (1945-1956) eta Deriokoan (1956-57). 1957an apaiza ordenatu zuten eta hainbat parrokiatan apaiz gisa aritu zen gero: Laukariz-Mungia (1957), Bilboko San Rafael (1957-58), Zamudio (1958-64) eta Durangoko Uribarriko Andra Mari (1964-67). Apaiz ordenatu berria zela, Derioko Seminario Txikiko irakasle izendatu zuten (1957-1964). Herri-Gaztediko (Ekintza Katolikoko gazteen mugimendua) Elizbarrutiko Kontsiliario izan zen 1961 eta 1966 bitartean. Antropologia-ikasketak egin zituen Lovainako Unibertsitate Katolikoan (1967-69). 1968an, Bilboko Elizbarrutiak izendatu zuen, Seminario Nagusiko Mandataria, eta sei urtez izan zuen ardura hori (1968-1974). Geroago mintegi horrekin zelanbaiteko lotura mantendu du, eta oraindik ere haren liburutegiko zuzendaria da. Derion Elizbarrutiko Irakasle Eskolako Euskara Departamentuko zuzendaria izan zen, baita Kultura-Antropologiako irakaslea ere(1974-79). "Traditions populaires et prehistoire" ikastaroan parte hartu zuen Parisko Ecole des Hautes Etudes, André Varagnac (1979-80) lanean. Kultura-Antropologiako ikastaroak eman ditu Gasteizko Teologia Fakultatean (1983-84, 1986-87) eta Bilboko Teologia Institutuan (1985).[2]

Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoarekin lotuta aurkitzen dugu. 1980.ko memorian Bizkaiko Foru Aldundiak izendatutako ordezko batzordekideen artean azaltzen dira Concepcion Gangoiti, Tomas Uribeetxebarria Kultur Alduna, Pedro Lopez Merino Ingurugiro Alduna, Mikel Etxebarria, Ander Manterola eta Jose Etxegarairekin.[3]

Labayru Institutua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an eta 1970ean, Udako Euskal Ikastaroa (Euskal Hizkuntza eta Literaturari buruzko Udako Ikastaroa) planifikatu eta antolatu zuen; eta, bestetik, Labayru Euskal Biblioteka, Derioko euskal gaiei buruzko liburutegia. Liburutegi hori handituz joan zen 1977an Labayru Institutuan sartu zen arte. Derioko Seminarioko eraikin berean jaio zen Labayru, eta haren sortzailea eta zuzendaria izan zen. [2]

Eusko Ikaskuntza eta Barandiaran fundazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977tik aurrera, dedikazio handia izan zuen Eusko Ikaskuntzan, Gerra Zibilaren ondoren eten zenetik izan zuen ibilbide berrian, lehenengo bi urteetan. Behin-behineko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen, eta, ondoren, hiru agintalditan, erakunde horretan (1979-1992), Bizkaiko lehendakariorde gisa.

1988an, Eusko Ikaskuntzaren babespean, Jose Migel Barandiaran Fundazioa sortu zuten, Ataungo Sara etxean egoitza zuena. Barandiaran hil ondoren, 1991ko abenduaren 21ean, fundazio horretako Patronatuko Batzordeko lehen lehendakaria izan zen Manterola, 1994 arte. Batzorde Zientifikoko kide ere izan zen.[2] Geroko zuzendariak hauek izan dira: Imanol Olaizola (1994-1997), Jesus Altuna (1997-2005), Armando Llanos (2005-2010), Josemari Velez de Mendizabal (2010-2019) eta Ixone Fernandez de Labastida (2019-).

Etniker-Bizkaia aldizkaria zuzentzeaz gain, Eusko Folklorearen Urtekariaren eta Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren (RIEV) erredakzio-batzordeko kidea da, baita Euskal Etnia ere (1984). Bere argitalpenen artean, aipatzekoak dira metodo etnografikoari eta Jose Migel Barandiaranen ekarpenari buruzko artikuluak, baita ipuinak eta kondairak, haurrentzako jolasak eta kantak, herri-erlijioa, industria tradizionalak, etxea edo euskara ere. Bere jaioterrian (Zeanuri) ikertu zituen gai horietako asko.[2]

Etniker-Bizkaia, Eusko Folklorearen urtekaria, Euskaldunak, Eusko Ikaskuntzaren Koadernoak eta abar argitaratu ditu. Besteak beste, liburu hauek argitaratu ditu:[2]

  • Euskaldunak bilduma [elkarlanean] (1978-1988). Bildumaren egile eta zuzendari gisa parte hartu zuen.
  • Euskalerriko atlas etnografikoa [zuzendaria, elkarlanean] (1990-2011). Etxeko Elikadura (1990ean argitaratua, 1999an berrargitaratua); Haur-jolasak (1993); Hileta-errituak (1995); Jaiotzaren errituak ezkontzan (1998); Abeltzaintza eta artzaintza (2000); Herri-medikuntza (2004); Etxea eta Familia (2008rako aurreikusitako argitalpena); Herri-janzkera; Nekazaritza, Arrantza eta Nabigazioa; Artisautza eta Lanbideak.
  • Zeanuritik Euskal Herrira (2015).[4]
  • Justo M. Mokoroa : biografia, lanak, usteak : Derioko XXI. Udako Euskal Ikastaroan eginiko gorazarrea, 1990-VII-13. Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria, Ander Manterola Aldekoa, Justo Mª Mokoroa Muxika (1901-1990), Manu Oñatibia, Juan Mari Uriarte, Antonio Zabala Etxeberria (1928-2009). Labayru Ikastegia 1990-[5]
  • Gabirel Manterola (1890-1977). Bidegileak (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.(2005) ISBN 84-457-2377-4.[6][7]
  • Jose Migel Barandiaranen bizitza eta lana (1889-1991) (2003) idatzi zuen, Gurutzi Arregirekin batera, Jose Migel Barandiaran Fundazioak argitaratzen duen Sara Bildumako 1. zenbakian. Bilduma horren barruan, bi liburukitan berrargitaratu zituzten Eusko Folkloreren orriak, 1921 eta 1975 artean Jose Migel Barandiaranek eta haren laguntzaileek argitaratutako 211 zenbakiak.

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Manterola Aldekoa, Ander» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  2. a b c d e f g h i Galdós López de Laño, Juan José. «Manterola Aldecoa, Ander - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  3. (PDF) Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoaren Memoria 1990. (Noiz kontsultatua: 2018/02/09).
  4. Manterola, Ander. (2015). Zeanuritik Euskal Herrira. Labayru Fundazioa ISBN 978-84-92599-54-7. PMC 927290885. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  5. Justo M. Mokoroa : biografia, lanak, usteak : Derioko XXI. Udako Euskal Ikastaroan eginiko gorazarrea, 1990-VII-13. Labayru Ikastegia 1990 ISBN 84-86833-27-2. PMC 434546803. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  6. Manterola, Ander. (2005). Gabirel Manterola (1890-1977). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2377-4. PMC 796367690. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  7. Manterola Aldekoa, Ander. (2005). Gabirel Manterola: (1890-1977). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2377-7. (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  8. «Ortzadar saria Ander Manterola eta Labayru Fundazinoarentzat» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Ander Manterola
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?