For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Anabolismo.

Anabolismo

Anabolismoa molekula soiletatik edo aitzindarietatik abiatuta molekula konplexuak eratzeko prozesu metabolikoa da.

Aitzindariak erreserba-substantzien katabolismotik etor daitezke (zelula heterotrofo eta autotrofoetan), elikagai organikoak jatetik (zelula heterotrofoak) eta fotosintesitik edo kimiosintesitik ere etor daitezke (zelula autotrofoak). Lehendabizi, monomeroen biosintesi-fasea bereizten da, eta ondoren, monomero horietatik abiatuta, polimeroen biosintesi-fasea izango genuke. Katabolismoa oxidazio-prozesu bat da, eta anabolismoa, berriz, erredukzio-prozesu bat.

Gluzidoen anabolismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gluzido polisakaridoak lortzeko bi bide daude. Glukoneogenesiaren bitartez, glukolisia alderantziz gertatzen da, nahiz eta 1, 3 eta 10. pausoak ezberdinak diren. Hala, pirubatoa lortzen da eta erredukzio erreakzioen bitartez glukosa molekulak lortzen dira.

Gorputzak monosakaridoak behar dituenean erabiltzeko, epe ertainerako gordeketa glukogenoaren bitartez egiten da.

Unean behar ez ditugun glukosa monosakaridoak gibelera bidaltzen dira eta bertako zeluletan glukosak elkarri lotzen dira lotura o-glukosidikoaren bitartez, glukogenoa sortuz (glukogenesia)

Lipidoen sintesia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «lipogenesi»

Lipidoen saponifikatzaileen kasuan, glizerina lortzeko, dihidroxiazetona-3-fosfatoak, NADH koentzimaren laguntzaz glizeraldehido-3-fosfato bihurtzen da.

Gantz-azidoak sortzeko beta oxidazioaren prozesua alderantziz gertatzen da, Azetil-CoA koentzima erreduzituz joaten delarik, binaka karbonoak irabaziz eta gantz azidoak sortzen dira. Alderantzizko glukolisitik eta beta oxidaziotik lortutako glizerina eta gantz azidoak lotuz azilglizeridoak osatzen, bai mono-, di- eta triglizeridoak ere. Gantz azidoen luzera eta asetasuna beharren araberakoa izan ohi da.

Proteinen sintesia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Proteinen sintesi»

Proteinen sintesia bi fasetan banatzen da.

Lehenengo fasea transkripzioa da. Bertan ARN polimerasa entzimak DNAaren kopia den RNA mezularia molekula sortzen du.

Bigarren fasea itzulpena da, non proteinak sortzeko informazioa ARN mezulariarengandik jasotzen da. Fase honetan RNA mezularia erribosomari lotzen zaio 5’ muturrean eta itzulpena egiteko, erribosomak ARNa hiru base nitrogenatutik hirura irakurtzen du, eta behar diren aminoazidoak elkarri lotzen joaten da. Lehenengo kodoia AUG izan ohi da, eta azkenengoak UAA, UAG edo UGA .

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kimika eta elikadura.pdf

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Anabolismo
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?