For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Alexis Etxekopar.

Alexis Etxekopar

Artikulu hau kanta egile zuberotarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxekopar (argipena)».
Alexis Etxekopar
Bizitza
JaiotzaBarkoxe1924ko otsailaren 10a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaBarkoxe2005eko abenduaren 27a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkantugilea
Izengoitia(k)Attuli

Alexis Etxekopar, Attuli[1] ezizenez ere ezaguna (Barkoxe, 1924ko otsailaren 10a - ib., 2005eko abenduaren 27a), kanta egile zuberotarra izan zen.

Etxekopar Barkoxekoa zen eta Larraja auzoko Etxekopareberrian laborantzan aritzen zen lanbidez eta bertan bizi familiarekin.

Bigarren Mundu Gerran gaztea zela parte hartzea ere egokitu zitzaioan.

XX. mendearen erdialdean Zuberoa mailan Etxahun-Iruriren parean agertzen zen kantak egiten. Berak egindako abestiak alaiak eta hunkigarriak dira; euskararen galtzeaz kezka erakusten dute eta zenbait antologiatan agertzen dira.[2]

Hala ere, iruritarra ez bezala ez zuen maite plazan publikoaren aurrean aritzea. Horregatik bere ekoizpena ez da oso ezaguna eta baliteke gehiago txokoren batean agertzea. Davantek bere erreferentziazko antologian kanta hauek aukeratu zituen:

  • Pilotarien Biltzarra. Arrakasta handia bildu zuena eta oraindik ere sarritan kantatua. Zuberoako auzoherria den Landako Arguibelle[3] taldeak argitaratutako Agor en Bearn diskoan jaso zuten, adibidez. Ikus "Diskografia" atala.
  • Sorleküa kitatüz.
  • Bihotzeko argia.
  • Denak dira xorrotxarenak.

Jin baledi kanta Jojo Bordagarai eta Ramuntxo Karrerek berari enkargatutakoa da, zioten estimuaren seinale. Jojo eta Ramuntxo izenpean argitaratu zuten Zure kanpoetara diskoan.[4]

Bere bizitza zein obra ezezagunaren datu gehiago argitara eman dira 2010ean: Patrick Keheille herrikideak egindako Xahakoa[5] bere omenezko pastorala taularatu du Barkoxek. Xahakoa kanta oso ezaguna da Euskal Herri osoan baina gutxik dakite egilea Attuli dela. Trajerian protagonistaren papera hiru lagunek egin dute: Jean-Pierre Luro, Jean-Noël Pinque eta Mathieu Uthurribordek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Attuli bere aitonaren etxearen izena zen.
  2. Etxekopar euskomedian.
  3. Taldearen izena Euskal Herria eta Okzitaniaren mugan dagoen Hargibele menditik atera dute.
  4. Elkarrizketa Jojo eta Ramuntxori Argian.
  5. Berria Xiberoko Botzan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal musika Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Alexis Etxekopar
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?