For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Aleazio.

Aleazio

Altzairua burdinaz eta ikazkaiz osatutako nahastura bat da. Karbonoa % 0,02 eta % 1,7 artean dauka.

Aleazio (Heg.)[1][2] edo metal-nahasturak[2] bi elementu kimikoren edo gehiagoren nahasteak dira, elementuetako bat metala denean eta material berriak ezaugarri metalikoak dauzkanean. Substantzia metaliko berriak bere osagaiek ez dauzkaten ezaugarriak eduki ohi ditu (batzuetan oso ezberdinak).

Ezaugarri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan aleazioak beste elementu batzuen ezaugarriak hobetzeko sortzen dira. Esaterako, altzairua bere osagai nagusia den burdina baino gogorragoa da. Aleazio baten ezaugarri fisikoak, hala nola dentsitatea, erreaktibotasuna, Youngen modulua edo eroankortasun elektriko eta termikoa, ez dira askorik aldatzen jatorrizko elementuen aldean ipiniz gero, baina ingeniaritzarako dituen propietateak, hala nola trakzioarekiko erresistentzia edo indar ebakitzaileekiko erresistentzia, asko alda daitezke. Honen zergatikoa aleazioa osatzen duten elementuen atomoen tamaina ezberdintasuna izan daiteke; izan ere, atomo handiagoek konpresio-indarra sortzen dute inguruko atomoetan, eta atomo txikiagoek trakzio-indarra sortzen dute. Horri esker, aleazioek elementu puruek baino hobeto jasaten dituzte deformazioak, azken hauetan atomoak askeago mugitzen baitira.

Aleazioek ezberdintasun handiak erakuts dezakete ezpurutasun-kantitate txikiak gehituta ere. Esaterako, aleazio ferromagnetiko erdieroaleetan ezpurutasun txikiak sartuz propietateak asko aldatzen dira[3][4].

Zenbait aleazio bi metal edo gehiago nahastuz sortzen dira. Letoia kobrea eta zinka nahastuz sortzen da. Brontzea eztainuz eta kobrez osatutako nahastura bat da.

Metal puruetan ez bezala, aleazio gehienek ez daukate urtze-puntu bakarra, baizik eta urtze-tarte bat. Tenperaturen tarte horretan materiala egoera gotor eta egoera isurkariaren nahaste bat da. Urtzea hasten den tenperaturari solidus deitzen zaio, eta urtzea amaitzen den tenperaturari liquidus.

Aleazioak beren osagai-kopuruaren arabera sailka daitezke. Bi osagai dauzkan aleazioari aleazio bitar deitzen zaio, hiru dauzkanari aleazio hirutarra, etab. Beste modu batera ere sailka daitezke, eraketa-metodoaren arabera: ordezkapen-aleazioak osagaien atomo-tamaina antzekoa denean eta atomo batek beste bat ordezkatzen duenean sortzen dira, eta aleazio interstizialak osagai baten atomoak bestearenak baino askoz txikiagoak direnean eta atomo handiagoen arteko tarteetan sartzen direnean osatzen dira. Letoia, adibidez, ordezkapen-aleazio bitarra da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «aleazio» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  2. a b «alliage | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  3. C. Michael Hogan, (1969) Density of States of an Insulating Ferromagnetic Alloy Phys. Rev. 188, 870 - 874, [Issue 2 – December 1969
  4. [Betiko hautsitako esteka]. X. Y. Zhang and H. Suhl (1985) Phys. Rev. A 32, 2530 - 2533 (1985) [Issue 4 – October 1985

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Aleazio
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?