For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Akromegalia.

Akromegalia

Akromegalia
Akromegalia duen pertsona baten itxura
Deskribapena
Motahyperpituitarism (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakoctreotide (en) Itzuli, pegvisomant (en) Itzuli eta bromokriptina
Identifikatzaileak
OMIM102200
DiseasesDB114
MedlinePlus000321
eMedicine000321
MeSHD000172
Disease Ontology IDDOID:2449
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Akromegalia (grezieratik: ἄκρος (akros) muturreko eta μεγάλος (megalos) handi) hipofisi guruinaren gehiegizko jardueraren ondorioz sortutako gaixotasuna da, gaixoengan hazkunde handia eragiten duena. Kasu gehienetan hipofisiaren ez-ohiko jarduera hori tumore onbera baten ondorioa da.[1] Horrek hazkunde hormonaren gainprodukzioa eragiten du (gogoratu hipofisiak hormona hori ekoizten duela), eta gehiegizko hazkundea dakar.

Akromegalia ez da erraldoitasunarekin nahastu behar. Biek ala biek hazkunde hormonaren gainprodukzioa dute ezaugarri nagusia, eta hazkunde handia eragiten dute. Baina erraldoitasuna haurtzaroan agertzen da, hezurren hazkundea oraindik osatu ez denean, eta akromegalia helduaroan azaltzen da, epifisia itxi ondoren (ohiko hazkundea bukatuta dagoenean). Bizitzaren laugarren eta bosgarren hamarkadan agertu ohi da.

Akromegaliak, muturreko hazkundea eragiteaz gain, malformazioak sortzen ditu, aurpegian eta gorputz-adarretan: eskuak eta oinak handitzen dira, beheko masailezurra eta masailalboa ere. Sudurra zabaltzen da.... Desitxuratze horiek hezurretako epifisia itxita dagoelako eta hezurren hazkunde lineala ezinezkoa delako sortzen dira.[2] Gorputzeko erraiak eta organoak ere handitzen dira, eta asaldura metabolikoen agerpena ohikoa da. Hezurren malformazioek buruko mina eta min artikularrak eragin ditzake.

Tratamenduari dagokionez hiru dira eskura dauden aukerak:

  • kirurgikoa, hipofisiaren tumorea erauzteko eta hormonaren gainprodukzioa kontrolatzeko.
  • erradioterapia, tumorearen hazkundea galarazteko.
  • farmakologikoa, hazkunde hormonaren gehiegizko jariaketa murrizteko.

Migel Joakin Eleizegi euskaldun ospetsuak (Altzoko Handia goitizenez ezaguna) akromegalia nozitu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chanson, P; Salenave, S (2008 Jun 25) Acromegaly Orphanet J Rare Dis 3 (17)
  2. Ganong, W.F.: Manuel de Fisiología Médica Ed. el Manual Moderno (1980), 256 orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Akromegalia
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?