Ainhize Hurtado
Ainhize Hurtado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1982ko abuztuaren 12a (42 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | kakorratz-lana eta Amigurumia |
Ainhize Hurtado Villalba[1] (Zornotza, Bizkaia, 1982ko abuztuaren 12a) bizkaitar artista da, amigurumiak (kakorratz-lanezko panpinak) egiten dituena[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amelia Villalbaren alaba[1], Zornotzan jaio zen 1982ko abuztuaren 12an[2]. Ogibidez atezaina da Zubiaur musika eskolan[3].
Gogoan du bere amonak puntuzko arropa eta mantak egiten zituela. Ainhize kakorratz-lanean hasi zen laster iloba bat izango zuela jakin zuenean. Internet bidez ikasi zuen eta bere lehen lana manta bat zen. Gero profil bat sortu zuen Instagramen eta panpinen argazkiak eta burura etortzen zaizkion ideiak partekatzen ditu[2].
Egiten dituen panpinen artean animaliak, superheroiak, Disney printzesak, anime estiloko marrazki bizidunetako pertsonaiak (adibidez Totoro), folkloreko pertsonaiak (Olentzero) eta pertsonaia historikoak (Frida Kahlo) daude. Bost ordutan panpina txiki eta sinple bat egin dezake eta konplexuenak gehienez 25 ordutan. Ia ez du patroirik erabiltzen, baina untxiaren patroia berak garatu zuen eta antolatzen dituen tailerretan erabiltzen du[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Ainhize Hurtado disfruta del viaje de Amis Bokategia» Hilero Zornotzan: 6. 2007-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Cabrera, Sara. «Los amigurumis de una vizcaina causan furor en Instagram» Deia 2024-02-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- ↑ «Pertsonala» Zubiaur Musika Eskola (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.