For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Abandoibarra.

Abandoibarra

Abandoibarra

Bilbo, Abando barrutia
Abandoibarraren ikuspegia 2010eko otsailean.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Abandoibarra is located in Euskal Herria
Abandoibarra
Abandoibarra
Abandoibarra is located in Bizkaia
Abandoibarra
Abandoibarra
Abandoibarra is located in Bilbo
Abandoibarra
Abandoibarra
Koordenatuak: 43°16′06.38″N 2°56′13.06″W / 43.2684389°N 2.9369611°W / 43.2684389; -2.9369611

Abandoibarra Bilboko (Bizkaia) gune bat da. Ibaizabal ibaiaren ezkerreko ertzean kokatuta dago, Abandoko barrutiaren barruan. Guztira 348.500 metro karratu dauzka, eta Abandoibarra etorbideak alderik alde zeharkatzen du. Industria astunari eta ontzigintzari loturik egon da urte askoan: Euskalduna ontziolak Abandoibarreko lurralde gehiena biltzen zuen, eta Abandoibarrean zeuden tren biltegiak eta Renferen Aldirietako geltoki bat ere.

Industria krisialdiaren ostean, Abandoibarreko ia ekonomia jarduera guztiak eten ziren. Gunea nabarmen degradatu zen. Eraberritze prozesu baten bitartez pixkanaka gunea berreskuratzen ari dira, parkeak eta etxebizitza berriak eginda.

Abandoibarra Bilboko industriagune bat izan da, ontziolak eta industriaren sektoreari lotutako enpresak kokatu baitziren bertan. Urte askoan eremuaren zatirik handienean Euskalduna ontziola egon zen. Gainera, gune honetan Renferen lantegi eta biltegiak ere bazeuden, eta Bilboko portura zihoazen merkantzia edukiontziz beteta egon ohi zen. 1980ko hamarkadako industria birmoldaketarekin, Abandoibarreko jardueraren gainbehera hasi zen, eta azkenean erabat eten ere.

Urteetan Bilboko eremu honek jasandako industria erabileren ondorioz, Abandoibarra gune oso kaltetua zegoen. 1990eko hamarkadan eremua eraldatzeari ekin zitzaion, eta gaur egun bertako leku guztiak zaharberrituak daude; eta Abandoibarra, zerbitzu eta aisialdirako gune bilakatua.

Abandoibarraren ikuspegi panoramikoa.
Abandoibarraren ikuspegia Artxandatik.

Abandoibarra eraberritzeko lanaren zati handi bat Bilbao Ría 2000 sozietateak bideratu du. Gaur egun ere horretan dihardu. Hainbat fasetan eremu guztia zaharberritzeaz gain, Abandoibar berri bat sortu du, eta gune hau Bilboren eraldakuntzaren ikur bilakatu da.

Hala, bada, eraldaketa horren ekintza nagusiak honako hauek izan dira: Casilda Iturrizar parkearen handitzea, Abandoibarra, Leizaola Lehendakaria eta Unibertsitateak etorbideen irekitzea, Euskadi plaza, Abandoibarra / Deustuko zubiko eskailera eta igogailuak eraikitzea, EuskoTranen A linearen irekiera (Bilboko tranbia), Erriberako parkea, Pedro Arrupe zubia, Oroimenaren pasealekua... bai eta beste eraikin asko ere.

Hortaz, orain eremua Bilboko turismogune nagusietako bat da.

Eraikin, kaleak, plazak eta plazak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iberdrola dorrea.
Artklass eraikina.

Gune honetako eraikin batzuk amaiturik daude gaur egun, besteak beste:

Arkitekto famatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abandoibarreko eraberritzearen ezaugarrietako bat, eraikuntzak egiten dituzten arkitektoen jatorriak dira. Hein handi batean kanpotarrak izaten dira. Horrek kritika ugari sortu ditu Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren aldetik.

Abandoibarrean proiektuak dauzkaten arkitektoen artean daude Alvaro Siza portugaldarra, Cesar Pelli argentinarra, Robert Stern eta Frank Gehry estatubatuarrak, eta Ricardo Legorreta mexikarra.

Dena dela, bertako zenbait arkitektok ere parte hartu du, hala nola Luis Peña Gantxegik eta Eugenio Aginagak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Abandoibarra
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?