For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Washingtongo Arte Galeria Nazionala.

Washingtongo Arte Galeria Nazionala

Washingtongo Arte Galeria Nazionala
National Gallery of Art
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalKolunbiako Barrutia
Federal capital Washington
Koordenatuak38°53′29″N 77°01′12″W / 38.8914°N 77.02°W / 38.8914; -77.02
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1937ko martxoaren 24a
Inaugurazioa1941eko martxoaren 17a
ZuzendariaKaywin Feldman (en) Itzuli
David E. Finley, Jr. (en) Itzuli
John Walker (en) Itzuli
J. Carter Brown (en) Itzuli
Earl A. Powell III (en) Itzuli
Bisitariak urtean4.074.403
Kontaktua
Telefonoatel:+1 (202) 737-4215
Webgune ofiziala

Washingtongo Arte Galeria Nazionala (ingelesez: National Gallery of Art edo NGA), AEBetako hiriburua den Washington Hiriko National Mallean dagoen arte-museo bat da.

Museoa 1937an sortu zen, AEBetako Kongresuaren akta baten bidez, eraikuntzarako funtsekin eta Andrew W. Mellonen bilduma handi batekin. Samuel H. Kressek bere laguntza eman zuen arte italiarreko jatorrizko bildumarentzat. Funtsezko erreferentzia puntua museoaren hasieran, Ermitage museoari erosi zion margolan talde bat izan zen, sobietar gobernuak saltzea onartu zituena dibisak lortu ahal izateko.

Museoa, lurrazpiko pasabide batez elkarlotutako bi eraikinez osatua dago. Jatorrizko eraikina, gaur egun mendebaldeko eraikina bezala ezagutzen dena, 1941eko martxoak 17an ireki zen. Estilo neoklasikokoa da, Agriparen Panteoia gogorarazten duten zutabedun arkupe, ganga eta kupula batekin. Hego simetriko batzuk ere baditu kupularen albo banatan. Proiektua, John Russell Popena da, honek Washingtonen duen beste lan handia, Thommas Jeffersonen Memoriala delarik.

Washingtongo Arte Galeria Nazionalaren ekialdeko eraikina

Ekialdeko eraikinaren diseinua, Ieoh Ming Pei arkitektoarena da, eta hau ere geometrikoa da, zatikatua den arren, mendebaldeko eraikinaren klasizismoarekin alderatuz. Airetik, elkarlotutako diamanteetan pentsarazten du. Ekialdeko eraikinak, bere ateak, 1978an ireki zituen.

Ekialdeko eraikinak, europar artisten eskultura eta margolan bilduma zabal bat du, Erdi Arotik XIX. menderarte hartzen duena, artista iparamerikarren XX. mendearen aurreratzaile diren lanekin. Museoko lanik garrantzitsuenen artean, hainbat margolari ospetsurenak daude: Rafael, Johannes Vermeer, Rembrandt, Claude Monet, Vincent Van Gogh, eta AEBetan dagoen Leonardo da Vinciren margolan bakarra, Ginebra de Benciren erretratua, Liechtensteingo printzeen bildumatik datorrena.

Ekialdeko eraikina, arte moderno eta garaikidean zentratzen da, Pablo Picasso, Henri Matisse, Jackson Pollock, Andy Warhol eta Alexander Calderren lanak dituen bilduma batekin. Museoaren bulego nagusiak eta ikerketa zentru bat ere baditu.

Eskultura lorategia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko eraikinaren mendebaldeko zatian, 7 kalearen beste aldean, Arte Galeria Nazionalaren eskultura lorategia dago. Lorategi honen 25.000 metro karratuak, iturri zirkular baten inguruan daude, harrizko eserlekuz inguratua dagoen iturria. Neguan, izotz gainean irristatzeko pista bezala erabiltzen da. Bertan erakusten diren eskulturak, Joan Miró, Louise Bourgeois, Roy Lichtenstein eta Hector Guimardenak dira.

Museoaren funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Galeria Nazionala, diru publiko eta pribatuarekin finantzatzen da. AEBetako gobernu federalak, funtsak ematen ditu urteroko dohaintzen bidez, museoaren operazioetan eta bere mantenuan laguntzeko. Arte lan guztiak, programa bereziez gain, dohaintza pribatuei eta museoaren funtsei esker dira posible. Museoa, ez da Smithsonian Institutuaren zati, baina bai instituzio honek afiliazio konbenio bat duen 90 instituzio kultural baino gehiagoen zati.

Museoko zuzendaririk garrantzitsuenetako batzuk John Walter eta J. Carter Brown izan dira. Gaur egun, zuzendaria, Earl A. Powell III.a da.

Galeria Nazionaleko bi eraikinetarako sarrera, dohakoa da. Museoak, neguko egun guztietan irekitzen du, goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte (goizeko 11etatik arratsaldeko 6ak arte igandetan) eta ordutegi luzatu batekin udan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?